[itzul] decenas de miles
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 5, 14:17:37, CEST 2005
Bai, arrazoia du Juanek. Lehenago ere atera da kontu hori, eta konforme
nago, gure azalpenean falta da. Egia esanda, testua bere horretan hartu dut,
baliagarria zelakoan, eta edukia zorrotz berraztertu gabe bidali, azkarregi
inondik ere.
-----Mensaje original-----
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:svrinsjg a bildua sv.ehu.es]
Enviado el: jueves, 05 de mayo de 2005 13:16
Para: agurrutxaga a bildua elhuyar.com; ItzuL
Asunto: ER: [itzul] decenas de miles
Pentsatzen dut borroka galdua dela hori ere dagoeneko, baina, tradizioan
(tradizio zaharrean?)eta joskera hori berezko duten hiztunen ahotan, "ehunka
lagunak etorri dira" da joskera, -ak eta guzti, "ehunka/milaka" hori ez
baita --"ehun"/"mila" ez bezala-- zenbatzailea, NOLA adizlagun edo baizik
(=ehunka/milaka bildu ziren jarraitzaileak), aposizio egitura berezi modura
finkatuz joan dena (jarraitzaileak ehunka > ehunka jarraitzaileak), eta,
antza, testu "moderno"etan zenbatzaile peto modura jokatzen hasi garena
(ehunka/milaka jarraitzaile).
Erabilera "moderno" hori debekatzeko asmorik ez dut nik batere, baina
besteari ("betiko"ari) ere ezin zaio noski aitzakiarik ipini, eta aipamentxo
bat behintzat merezi zuelakoan nago.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Antton Gurrutxaga
Bidalia: osteguna, 2005.eko maiatzak 5 12:09
Nora: 'ItzuL'
Gaia: RE: [itzul] decenas de miles
Orain dela urte batzuk, arazo honi buruzko kontsulta egin ziguten, eta hona
ekarriko dugu orduko erantzuna, inori baliagarria balitzaio ere:
--------------------------------------------
Euskaraz baditugu 'ehunka', 'milaka' eta 'milioika': 'ehunka lagun etorri
ziren', 'milaka liburu bildu dituzte'; 'milioika erromes heldu dira Mekara'.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago