[itzul] decenas de miles
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 5, 16:02:18, CEST 2005
Juanek dio:
<tradizioan (tradizio zaharrean?)eta joskera hori berezko duten hiztunen
ahotan, "ehunka lagunak etorri dira" da joskera, -ak eta guzti>
Nik neurezko joskeratik ezer ez dudanez, ez naiz ausartzen iritzirik ematen,
baina "ehunka lagunak etorri dira" baina normalago iruditzen zait euskaldun
jatorren ahotik "ehunka etorri dira lagunak" edo "lagunak ehunka etorri
dira" (Txirritaren harako <izanagatik eunka beiak eta millaka ardiyak, urte
batetik bestera igual galduko zaizka erdiyak>) eta ez aposizio berezi
moduan. Gaur egun normalak dira 'ehunka lagunak gisakoak'?
Bestalde, tradizioan -tradizio idatzian, behintzat- zer aurkituko ibili
naiz. 'e(h)un(da)ka' formaren erabilera, adibide gehien-gehienetan (10etik
9), NOLA adizlagunarena da. Aurkitu ditut, dena den, bestelako gutxi batzuk,
Juanek aipatu dituen moldekoak:
Goņi <Masabiellen Ama Birjiņa agertu bezin laister, zabaldu zen berri au
bazter guzietara; eta bereala EUNKA TA MILLAKA PERSONAK, beren etxeak eta
zelayak utzirik, bildu ziran arkaitz bedeinkatuaren aurrean>
Etxepare, Jean <Jana, orok elgar aditurik, halakoa dute hango langileek non
departemendu guzian ez baita bertze herri bat, hain eri guti duenik eta haur
hainbertze: heriotze bakarra estaltzen dute lau sortzek, EHUNKA JENDEAK
ezarriz>
Duhalde <Hortarik urrun, ez othe du ikhusten haren gudu-borrokek EHUNKA TA
MILAKA FRUITUAK ekharri dituztela
Hiribarren <Oihanean haritzak gora dakhar buru, EHUNKA MARMALOAK baditu
inguru:
Kirikiņo <Apirkako basamortuetan EUNDAKA LEGUETAN iņor be, personaik aitu
bieda, bixi eztanetan, antxe bixi dira eurek-euretara askotariko piztiyek
ugeri> (ez da adibide garbia, dena den)
Azola <Urte asko dirala, EUNDAKA BATZUK bai beintzat, arabar gizon batek
gordeten eban Santa Agedako ermiņta zarra, gero barrieztau ta aundiagotu
egin ebena (...)EUNDAKA URTE BATZUK dirala, Gaztelako idazlien liburu ta
eskutitzetan agertzen da>
Beste kontu bat da ea tradizio hori zenbaterainokoa den eta ea
estandarrerako onargarria/komenigarria den. Baditu abantailak, 'egia
esan(da)'.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: jueves, 05 de mayo de 2005 13:16
Para: agurrutxaga a bildua elhuyar.com; ItzuL
Asunto: ER: [itzul] decenas de miles
Pentsatzen dut borroka galdua dela hori ere dagoeneko, baina, tradizioan
(tradizio zaharrean?)eta joskera hori berezko duten hiztunen ahotan, "ehunka
lagunak etorri dira" da joskera, -ak eta guzti, "ehunka/milaka" hori ez
baita --"ehun"/"mila" ez bezala-- zenbatzailea, NOLA adizlagun edo baizik
(=ehunka/milaka bildu ziren jarraitzaileak), aposizio egitura berezi modura
finkatuz joan dena (jarraitzaileak ehunka > ehunka jarraitzaileak), eta,
antza, testu "moderno"etan zenbatzaile peto modura jokatzen hasi garena
(ehunka/milaka jarraitzaile).
Erabilera "moderno" hori debekatzeko asmorik ez dut nik batere, baina
besteari ("betiko"ari) ere ezin zaio noski aitzakiarik ipini, eta aipamentxo
bat behintzat merezi zuelakoan nago.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago