ER: [itzul] decenas de miles

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Or, Maiatza 6, 01:29:47, CEST 2005


On 5 May 2005 at 13:16, Juan Garzia Garmendia wrote:

> Pentsatzen dut borroka galdua dela hori ere dagoeneko, baina,
> tradizioan (tradizio zaharrean?)eta joskera hori berezko duten
> hiztunen ahotan, "ehunka lagunak etorri dira" da joskera, -ak eta
> guzti, "ehunka/milaka" hori ez baita --"ehun"/"mila" ez bezala--
> zenbatzailea, NOLA adizlagun edo baizik (=ehunka/milaka bildu ziren
> jarraitzaileak), aposizio egitura berezi modura finkatuz joan dena
> (jarraitzaileak ehunka > ehunka jarraitzaileak), eta, antza, testu
> "moderno"etan zenbatzaile peto modura jokatzen hasi garena
> (ehunka/milaka jarraitzaile).
Iruzkin apal:
Zahar edo berri, bi gauza desberdin dira: "jarraitzaileak 
ehunka bildu ziren" eta "ehunka jarraitzaile bildu zen"; 
nahiz eta azken adibide honetan gutxik jarriko luke 
singularra egun (Euskara hain hizkuntza singular izaki, 
gero eta plural gehiago aurkitzen dugu, partitiboaren 
ondotik ere...)
Alabaina, galdegaia baztertzear daukagun honetan, bost 
axola, antza denez, zer ņabardura edo zehaztapen nimiņo 
egin nahi edo egin behar den. Adibide bat ekarri nahi dut, 
egunkarian bildurikoa, astirik duenak bereizketa egiten 
eman dezan:  
"Pilotazaleak, Eugizaleak gehiago Belokizaleak baino, ..."
eta
"Pilotazaleak, Eugizale gehiago Belokizale baino, ..."

Eta, zergatik ez, beste bat:
"Izar asko ikusten dira"
eta
"Izar asko ikusten da"

Mikel Haranburu







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago