ER: ER: [itzul] decenas de miles

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Maiatza 6, 08:50:08, CEST 2005


"Ehunka jarraitzaile bildu zen" da, horratik, tradizio zaharrean inolaz ere
ageri ez dena eta, hala ere, diozunaren aurka, gaurko prosan guztiz nagusi
dabilena, zen/ziren aukerakoa gorabehera.

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: mikelhb a bildua teleline.es
Bidalia: ostirala, 2005.eko maiatzak 6 01:30
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] decenas de miles


On 5 May 2005 at 13:16, Juan Garzia Garmendia wrote:

> Pentsatzen dut borroka galdua dela hori ere dagoeneko, baina,
> tradizioan (tradizio zaharrean?)eta joskera hori berezko duten
> hiztunen ahotan, "ehunka lagunak etorri dira" da joskera, -ak eta
> guzti, "ehunka/milaka" hori ez baita --"ehun"/"mila" ez bezala--
> zenbatzailea, NOLA adizlagun edo baizik (=ehunka/milaka bildu ziren
> jarraitzaileak), aposizio egitura berezi modura finkatuz joan dena
> (jarraitzaileak ehunka > ehunka jarraitzaileak), eta, antza, testu
> "moderno"etan zenbatzaile peto modura jokatzen hasi garena
> (ehunka/milaka jarraitzaile).
Iruzkin apal:
Zahar edo berri, bi gauza desberdin dira: "jarraitzaileak
ehunka bildu ziren" eta "ehunka jarraitzaile bildu zen";
nahiz eta azken adibide honetan gutxik jarriko luke
singularra egun (Euskara hain hizkuntza singular izaki,
gero eta plural gehiago aurkitzen dugu, partitiboaren
ondotik ere...)
Alabaina, galdegaia baztertzear daukagun honetan, bost
axola, antza denez, zer ņabardura edo zehaztapen nimiņo
egin nahi edo egin behar den. Adibide bat ekarri nahi dut,
egunkarian bildurikoa, astirik duenak bereizketa egiten
eman dezan:
"Pilotazaleak, Eugizaleak gehiago Belokizaleak baino, ..."
eta
"Pilotazaleak, Eugizale gehiago Belokizale baino, ..."

Eta, zergatik ez, beste bat:
"Izar asko ikusten dira"
eta
"Izar asko ikusten da"

Mikel Haranburu








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago