[itzul] información sensible
Agurtzane Mallona
amallona a bildua euskal.deusto.es
Al, Maiatza 9, 12:15:54, CEST 2005
Egun on denoi:
Zelan hasi duzue astea? Nik neuk sekulako biharamuna dut eta
asmatu ezinik nabil goiko "información senbible" horrek zer esan
nahi ote duen. Testuingurua zein den azalduko dizuet. Inkesta bat
egiten zaie enpresario batzuei eta beste hainbat gauzaren inguruan,
euren enpresako lankidetzaz hitz egiteko eskatzen zaienean,
enuntziatu batek hauxe dio: "tengo miedo a mostrar información
sensible de nuestra empresa a otras organizaciones". Bene-benetan
eskertuko nizueke kontzeptu horren esanahia argitzen lagunduko
bazenidate. Buruko mina, behintzat, arindu egingo litzaidake.
Mila esker aldez aurretik.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago