RE: [itzul] información sensible

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Al, Maiatza 9, 13:53:58, CEST 2005


Estilo liburu batzuen arabera ez da zuzena 'sensible' 'delicado'ren
(datos sensibles) edo 'complejo'ren (problema sensible) sinonimotzat
erabiltzea.

Elhuyarren hauek ematen dira 'delicado'ren baliokidetzat: 
delicado: zail, labain, kontuzko, korapilatsu; kontuz/tentuz ibiltzeko,
kontuz/tentuz hartzeko
Un asunto delicado: kontuzko gaia

Alberto

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: lunes, 09 de mayo de 2005 12:16
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] información sensible


Egun on denoi:
Zelan hasi duzue astea? Nik neuk sekulako biharamuna dut eta 
asmatu ezinik nabil goiko "información senbible" horrek zer esan 
nahi ote duen. Testuingurua zein den azalduko dizuet. Inkesta bat 
egiten zaie enpresario batzuei eta beste hainbat gauzaren inguruan, 
euren enpresako lankidetzaz hitz egiteko eskatzen zaienean, 
enuntziatu batek hauxe dio: "tengo miedo a mostrar información 
sensible de nuestra empresa a otras organizaciones". Bene-benetan 
eskertuko nizueke kontzeptu horren esanahia argitzen lagunduko 
bazenidate. Buruko mina, behintzat, arindu egingo litzaidake. Mila esker
aldez aurretik.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago