[itzul] ez (d)ezazula

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Maiatza 13, 11:07:21, CEST 2005


> Ahoz giputzok "etzazula holakorik egin" esaten dugunean, "ez ezazula" 
> ala "ez dezazula" idatzi behar genuke?

Besteek ongi esan duten bezala, *«ez ezazula» ezinezkoa da gramatikaren 
argitan. Beraz, esaten den «etzazula» nolabait idaztekotan, «ez 
dezazula» idatzi beharko da. Ereduzko prosa, batzuetan, ez da oso 
eredugarri ;-)

Alabaina, ez dut uste «etzazula» esaten duenak «ez dezazula» daukanik 
buruan, baizik, halaxe, *«ez ezazula». Adizkietan bereziki, halako 
okerbideak (*solezismoak* esaten zaie hizkuntzalaritzan, ez?) oso maiz 
gertatzen dira. Beste adibide bat izan daiteke Gipuzkoako beterrian eta 
kostaldean maiz entzuten den «atoz». Zer da hori? Ziur asko, «hator» eta 
«zatoz» adizkien gurutzatze batek sortutako forma.

Halako formak gaizki daude, baina ondo daude. Esan nahi dut: «atzo 
kalean ikusi nizun» gaizki dago, eta gaizki dago. Xalbadorren «Aizazu, 
Mattin, erranen zaitut...» hura gaizki dago, baina ondo dago.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago