[itzul] ez (d)ezazula
Julian Maia
tlpmalaj a bildua lg.ehu.es
Or, Maiatza 13, 13:37:16, CEST 2005
Ona iduritu zait Gotzonen azalpena.
Julian
Gotzon Egia escribió:
>> Ahoz giputzok "etzazula holakorik egin" esaten dugunean, "ez ezazula"
>> ala "ez dezazula" idatzi behar genuke?
>
>
> Besteek ongi esan duten bezala, *«ez ezazula» ezinezkoa da
> gramatikaren argitan. Beraz, esaten den «etzazula» nolabait
> idaztekotan, «ez dezazula» idatzi beharko da. Ereduzko prosa,
> batzuetan, ez da oso eredugarri ;-)
>
> Alabaina, ez dut uste «etzazula» esaten duenak «ez dezazula» daukanik
> buruan, baizik, halaxe, *«ez ezazula». Adizkietan bereziki, halako
> okerbideak (*solezismoak* esaten zaie hizkuntzalaritzan, ez?) oso maiz
> gertatzen dira. Beste adibide bat izan daiteke Gipuzkoako beterrian
> eta kostaldean maiz entzuten den «atoz». Zer da hori? Ziur asko,
> «hator» eta «zatoz» adizkien gurutzatze batek sortutako forma.
>
> Halako formak gaizki daude, baina ondo daude. Esan nahi dut: «atzo
> kalean ikusi nizun» gaizki dago, eta gaizki dago. Xalbadorren «Aizazu,
> Mattin, erranen zaitut...» hura gaizki dago, baina ondo dago.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago