[itzul] Celtatik puntu batera?

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
As, Maiatza 17, 12:06:52, CEST 2005


Nire iritziz, bizigabeen deklinabide-eredua erabiltzen dugu futbol-taldeen
izenekin (erakundeen izenekin erabiltzen dugun bera, hain zuzen ere; ikus
beheko adibideak). Ez dut uste ezer okerrik dagoenik horretan, eta, zuk
aipatutakoa gorabehera, oso bitxia lirateke 'Halako jokalaria Betisengana
joanda' edo 'Celtarengandik etorri zen' joan da modukoak. Ez dut uste inork
esango lituzkeenik horrelakoak. Beraz, jarri duzun adibidean beste zerbait
dago, '-engandik' erabil litekeela pentsarazi (edo sentiarazi) dizuna. Nire
ustez behintzat, aitzakiarik gabea da 'Celtatik puntu batera dago' esatea,
baina aitortu behar dut hor 'Celtarengandik' erabiltzea ez dela lehen jarri
ditudan adibideetan bezain 'arraroa'. Zergatik? Adibide horietan 'lekutzat'
hartzen dugu futbol-taldea eta Patxiren adibidean pertsona-multzotzat?

----------------------------------
Internetko adibide batzuk:

http://www.euskaraz.net/Hezkuntza/Auzoka/Auzoka68/12
"Espainiatik kanpo zein taldetara joango zinateke? Eta Espainian? Zergatik?
Ez dakit, talde askotara. Ez daukat bat bereziki gehiago maite dudanik. Ba
ez dakit, Real Madrilera edo Bartzelonara, bi horietako batera..."

www.atxukale.com/Artikuluak/Kalaputxi/1068414287/index_html
Dena ez da Realera ailatzia, hasten danian jokatu eta disfrutatu eiń bihar
da, futbolian ... Manchesterren jokatzea. ...

www.gara.net/pf/P11122003/art63360.htm
SEVILLA. Litekeena da Aitor Ocio, aurten Sevillak Athleticetik fitxatu duen
atzelaria,
titular izatea igandeko partidan, aste honetako saioen arabera. ...

Amaitzeko, egia da badaudela 'mugatu singular/mugagabe' zalantzak (guk beti
mugatuan erabiltzen dugu 'Reala' izena; baina 'Real
Madrilek'/'RealMadrilak'...; lehena nagusi delakoan nago, baina badira
mugatuan erabiltzen dutenak:

www.sustatu.com/1056353547/addPostingForm
Ronaldoren Real Madrilak irabazi duela

Gaztelaniazko izenaren 'El' artikuluaren nabari da hor ('El Real Madrid').

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: martes, 17 de mayo de 2005 11:19
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Celtatik puntu batera?



Alaves sailkapenean "Celtatik puntu batera" dagoela entzun nuen atzo
irratian. Nik, berriz, "Celtarengandik puntu batera" esango nuke. Ohartzen
naiz, ordea, aski eztabaidagarria izan daitekeela kontua. Ezin esan,
behintzat, futbol-talde bat "izen biziduna" dela, eta hala ere...

Zuek nola sentitzen duzue hori? Badakit beste modu batzuetan ere esan
daitekeela, baina uste dut egitura horretan esatea ere badagokigula
euskaraz, eta, beraz, geure burua behartu behar dugula '-tik' / '-gandik'
aukera egitera hor, edo berez zer ateratzen zaigun probatu.

Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
____________________________________________________________________________
_______________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago