[itzul] Celtatik puntu batera?
Patxi Petrirena
altxupere a bildua euskalerria.org
As, Maiatza 17, 13:41:32, CEST 2005
Ez daukat dudarik Anttonek dioen bezala egiteko esaldi
horiek:
- Halako jokalaria Betisera joan da.
- Celtatik etorri zen Osasunara.
<<Beraz, jarri duzun adibidean beste zerbait dago,
'-ngandik' erabil litekeela pentsarazi (edo sentiarazi) dizuna. Nire ustez
behintzat, aitzakiarik gabea da 'Celtatik puntu batera dago' esatea, baina
aitortu
behar dut hor 'Celtarengandik' erabiltzea ez dela lehen jarri ditudan
adibideetan bezain 'arraroa'. Zergatik?>>
Hori, hori
Eta oso ongi egina dago “sentiarazi” oharra.
<<Adibide horietan 'lekutzat' hartzen dugu futbol-taldea eta Patxiren
adibidean pertsona-multzotzat?>>
Ezetz esango nuke (bigarren parteari dagokiola). Beste
zerbait izan behar du.
- EHAK-k ez du konfiantzarik Atutxarengan.
Eta...
- Atutxak ez du konfiantzarik EHAKrengan.
Ez da hala? (Ala '-rekin' eta kito?).
Ez dut esan nahi gauza bera gertatzen dela, baina
Patxi
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago