ER: [itzul] Celtatik puntu batera?
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Maiatza 17, 17:39:32, CEST 2005
Uste dut bi kontu nahasten ditugula hor: berez zer dagokion, batetik, eta
(geuk eragindako) nahasteak saihesteko egitera behartzen garena. Esan nahi
dut oinarrizko esapide osoa ageri denean zalantzarik gabe egiten duguna:
"Zaragoza futbol-taldea dagoen postutik hiru puntura"
zalantzazkoaxeagoa bihurtuz doakigula pausoz pauso:
"Zaragoza futbol-taldetik/taldearengandik hiru puntura"
eta areago, noski, hurrengo pausoa eman eta, gainera, geratzen zaiguna
leku-izentzat hartzekoa bada:
"Zaragozatik hiru puntura" / "Tenerifetik hurbil dago Zaragoza"
Kasu horretan, hain zuzen, halako anbiguotasun eta nahasbiderik sortuko ez
duen moldera jotzen du, hoberik ezean, hainbat hiztunek:
"Zaragozarengandik hiru puntura" / "Teneriferengandik hurbil dago Zaragoza
(taldea)"
Hala ere, ez dago batere garbi egokia den arrazoi horrengatik jotzea
bizidunen deklinabidera. Nire ustez, ez da, berez, gramatikalki zuzena
jokaera hori, eta esapide osoagora jo beharko genuke, edo joskera
alternatiboetara.
Horrekin ez dut esan nahi guztiz garbi dagoenik bizidunen deklinabidearen
muga zehatza non den. Gure amak, adibidez, "baloia(ren)gandik gertu" esango
luke, eta ez "baloitik": mugimenduak egiten ote du bizidun baloia?
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Terminologia BITEZ
LOGOS
Bidalia: asteartea, 2005.eko maiatzak 17 15:55
Nora: altxupere a bildua euskalerria.org; ItzuL
Gaia: RE: [itzul] Celtatik puntu batera?
Beharbada, ohiko izango da edo ohiko bihurtu da horrelakoak deklinatzean
bizigabeen moldea erabiltzea, baina (maiztasun-azterketarik egin gabe),
bizidunen ablatiboa ateratzen zaigu errazago Kepak proposatutako adibidean,
bizigabeena baino.
Eta adibideak izan ohi direnez aditzeko biderik laburrenak, jar dezagun
beste puntako adibide bat:
Denboraldiko une honetan, Zierbena _Oriotik_ bi segundora dago.
(Errepidez ere, segundoa baino magnitude-neurri handiagoak beharko dira
seguruenik)
ala...
Denboraldiko une honetan, Zierbena _Oriorengandik_ bi segundora dago.
Lekutasun-atzizkia zalantza-izpirik gabe eskatzen duten kasuetan, bizigabeen
deklinamoldea besterik ezin erabili da, hori argi dago. Besteetan,
bizidunenak nagusi behar luke. Esandakoa ilustratzeko edo:
_Betisengandik_ jasotako tratu eskasa dela eta, protesta egin duen egun
berean bota dute _Betisetik_ entrenatzaile giza(ga)joa.
Ikuspegi bat baino ez da.
Hori eskatu duzu, ez, Patxi?
Iņaki
BITEZ LOGOS
Kepak, oraindik ere sentiarazpena arrazoien mundura ekarri gabe:
>Ez daukat dudarik Anttonek dioen bezala egiteko esaldi
> horiek:
> ...........................
>
>Ezetz esango nuke (bigarren parteari dagokiola). Beste
> zerbait izan behar du.
>
>- EHAK-k ez du konfiantzarik Atutxarengan.
>
>Eta...
>
>- Atutxak ez du konfiantzarik EHAKrengan.
>
>Ez da hala? (Ala '-rekin' eta kito?).
>
>Ez dut esan nahi gauza bera gertatzen dela, baina
>
>Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago