[itzul] Celtatik puntu batera?

Terminologia BITEZ LOGOS terminologia a bildua bitez.com
As, Maiatza 17, 15:54:58, CEST 2005


Beharbada, ohiko izango da edo ohiko bihurtu da horrelakoak deklinatzean bizigabeen moldea erabiltzea, baina (maiztasun-azterketarik egin gabe), bizidunen ablatiboa ateratzen zaigu errazago Kepak proposatutako adibidean, bizigabeena baino.
Eta adibideak izan ohi direnez aditzeko biderik laburrenak, jar dezagun beste puntako adibide bat:

Denboraldiko une honetan, Zierbena _Oriotik_ bi segundora dago.
(Errepidez ere, segundoa baino magnitude-neurri handiagoak beharko dira seguruenik)
ala...
Denboraldiko une honetan, Zierbena _Oriorengandik_ bi segundora dago.

Lekutasun-atzizkia zalantza-izpirik gabe eskatzen duten kasuetan, bizigabeen deklinamoldea besterik ezin erabili da, hori argi dago. Besteetan, bizidunenak nagusi behar luke. Esandakoa ilustratzeko edo:

_Betisengandik_ jasotako tratu eskasa dela eta, protesta egin duen egun berean bota dute _Betisetik_ entrenatzaile giza(ga)joa.

Ikuspegi bat baino ez da.
Hori eskatu duzu, ez, Patxi?

Iņaki
BITEZ LOGOS

Kepak, oraindik ere sentiarazpena arrazoien mundura ekarri gabe:
>Ez daukat dudarik Anttonek dioen bezala egiteko esaldi
> horiek:
> ...........................
> 
>Ezetz esango nuke (bigarren parteari dagokiola). Beste
> zerbait izan behar du.
> 
>- EHAK-k ez du konfiantzarik Atutxarengan.
>
>Eta...
>
>- Atutxak ez du konfiantzarik EHAKrengan.
>
>Ez da hala? (Ala '-rekin' eta kito?).
> 
>Ez dut esan nahi gauza bera gertatzen dela, baina
 
> 
>Patxi




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago