[itzul] besterik
mikelhb a bildua teleline.es
mikelhb a bildua teleline.es
Ost, Maiatza 18, 12:43:59, CEST 2005
On 18 May 2005 at 12:29, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Bigarren mailako ikasleak besterik ez da etorri.
> Sagarrak besterik ez dut jaten.
> Bigarren mailako ikasleak baino ez dira etorri (aukera bakarra,
> zalantza barik). Sagarrak baino ez ditut jaten (aukera bakarra,
> zalantza barik).
Bigarren mailako ikasleak baino ez da (inor) etorri.
Sagarrak baino ez dut (ezer) jaten.
'Ez dira etorri' eta 'ez ditut jaten' sintagma osoak badira,
beste zerbait faltako litzateke:
Bigarren mailako ikasleak baino, 'estudianteak' ez dira
etorri.
Sagarrak baino, 'frutak' ez ditut jaten.
Nire ustez, beste moldeetan singularra behar du.
>
> Hitz egitean edo irakurtzerakoan, goiko adibideotan, "besterik"ek
> etenerditxo bat eskatzen du aurretik, ez bada hurrenkera aldatzen: "ez
> da etorri bigarren mailako ikasleak (baino) besterik", "ez dut jaten
> sagarrak (baino) besterik", edo "ez da etorri besterik bigarren
> mailako ikasleak baino", "ez dut jaten besterik sagarrak baino". Azken
> kasu bietan, etenerditxoa "besterik"en ondoren dago.
>
> Uste dut "baizik"ek "baino"ren funtzionamendu bera daukala.
>
> Beraz, oker, "baino" eta "baizik"ekin aditz singularra eta objektu
> plurala batera. Eta "besterik"ekin alderantziz esango nuke:
> oker/zalantzazkoa?, aditz plurala eta "besterik".
>
> Baina... maisuak ditu euskara ama hizkuntzak.
>
> Jon
>
> -----Mensaje original-----
> De: Agustin Otsoa Eribeko [mailto:vvzotlaa a bildua vv.ehu.es]
> Enviado el: miércoles, 18 de mayo de 2005 13:00
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: RE: [itzul] besterik
>
> Nire ustez:
>
> "Bigarren mailako ikasleak beste inor ez da etorri"
>
> "Sagarrak besterik ez dut jaten"
>
> Esango nuke "baino" eta "baizik" berdintsu jokatu behar direla.
>
>
>
>
>
> "Bigarren mailako ikasleak besterik ez da / dira etorri".
>
> "Sagarrak besterik ez dut / ditut jaten".
>
> Zuen ustez singularra ala plurala erabili beharko litzateke
> halakoetan.
>
> Eta "baino" eta "baizik" hitzekin berdin funtzionatzen al du?
>
> Beharbada erabakia ere hartuta dago, baina nik ez dut horren berri;
> inork argibiderik balu, zinez estimatuko nioke.
>
> Aldez aurretik mila esker.
>
> X.
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago