[itzul] besterik

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Maiatza 18, 12:29:47, CEST 2005


Bigarren mailako ikasleak besterik ez da etorri.
Sagarrak besterik ez dut jaten.
Bigarren mailako ikasleak baino ez dira etorri (aukera bakarra, zalantza
barik).
Sagarrak baino ez ditut jaten (aukera bakarra, zalantza barik).

Hitz egitean edo irakurtzerakoan, goiko adibideotan, "besterik"ek
etenerditxo bat eskatzen du aurretik, ez bada hurrenkera aldatzen: "ez da
etorri bigarren mailako ikasleak (baino) besterik", "ez dut jaten sagarrak
(baino) besterik", edo "ez da etorri besterik bigarren mailako ikasleak
baino", "ez dut jaten besterik sagarrak baino". Azken kasu bietan,
etenerditxoa "besterik"en ondoren dago.

Uste dut "baizik"ek "baino"ren funtzionamendu bera daukala.

Beraz, oker, "baino" eta "baizik"ekin aditz singularra eta objektu plurala
batera. Eta "besterik"ekin alderantziz esango nuke: oker/zalantzazkoa?,
aditz plurala eta "besterik".

Baina... maisuak ditu euskara ama hizkuntzak.

Jon

-----Mensaje original-----
De: Agustin Otsoa Eribeko [mailto:vvzotlaa a bildua vv.ehu.es] 
Enviado el: miércoles, 18 de mayo de 2005 13:00
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] besterik

Nire ustez:

"Bigarren mailako ikasleak beste inor ez da etorri"

"Sagarrak besterik ez dut jaten"

Esango nuke "baino" eta "baizik" berdintsu jokatu behar direla.





"Bigarren mailako ikasleak besterik ez da / dira etorri".

"Sagarrak besterik ez dut / ditut jaten".

Zuen ustez singularra ala plurala erabili beharko litzateke halakoetan.

Eta "baino" eta "baizik" hitzekin berdin funtzionatzen al du?

Beharbada erabakia ere hartuta dago, baina nik ez dut horren berri; 
inork argibiderik balu, zinez estimatuko nioke.

Aldez aurretik mila esker.

X.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago