ER: ER: [itzul] Celtatik puntu batera?

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Maiatza 18, 14:14:36, CEST 2005


Bizidun-trataera ematea egoki izateak ez du esan nahi bestela ERE irudika ez
daitekeenik. Horrekin loturik, besteak beste, zentzu espezifikoa (lagun
bakoitza irudikatzea) gal liteke:

"lagunengana jotzen du"

"lagunetara jotzen du"
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Kepa Diegez
Bidalia: asteazkena, 2005.eko maiatzak 18 09:42
Nora: ItzuL
Gaia: Re: ER: [itzul] Celtatik puntu batera?


Baina, "lagunetara" ere esaten dugu eta "lagunak" ez ote dira bizidunak?

2005/5/17, jrbilbao a bildua bbk.es <jrbilbao a bildua bbk.es>:
>
> Arratsaldeko lasaitasunak animatuta, esango nuke "bizidunen/bizigabeen"
> muga batzutan ez dagoela subjektuan bertan, baizik eta hark sortu lezakeen
> eraginean.
>
>   Hau da:
>    -  Betis kluba bizigabea izango da, baina  ez bezalako tratua emateko
>   gai bada, bizidun bihurtzen da
>    -  Baloia bizigabea izango da, baina abiada handian datorrenean min
>   emateko gai bada, hobe duzu "harengandik" urrun egon, beraz bizidun
>   bihurtzen da.
>   -  Itsasoko ura ez da biziduna izango, baina olatu handiak sortzen
>   dituenean, "haiengandik" ihes egitea komeni da.
>
>   Joserra Bilbao
>
>                                               Para:     ItzuL
<itzul a bildua postaria.com>
>                                               cc:
>              Terminologia BITEZ LOGOS         Asunto:   Re: ER: [itzul]
Celtatik puntu batera?
>              <terminologia a bildua bitez.com>
>              Enviado por:
>              itzul-bounces a bildua postaria.com
>
>              17/05/2005 18:50
>              Por favor, responda a
>              ItzuL
>
>
> Beraz, Juan, eta muga guztiz zehatzik aurkituko ez dugula esatean bat
> etorrita ere, zure ikuspegitik, entrenatzaile gizagaixo hark
> _Betisengandik_ ala _Betisetik_ jaso zuen behar ez bezalako tratua?
>
> Iņaki
> BITEZ LOGOS
> Juanek, besteak beste:
> >Horrekin ez dut esan nahi guztiz garbi dagoenik bizidunen deklinabidearen
> >muga zehatza non den.
>
>


--
Kepa Diegez




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago