ER: [itzul] Celtatik puntu batera?
Kepa Diegez
kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 18, 09:41:52, CEST 2005
Baina, "lagunetara" ere esaten dugu eta "lagunak" ez ote dira bizidunak?
2005/5/17, jrbilbao a bildua bbk.es <jrbilbao a bildua bbk.es>:
>
> Arratsaldeko lasaitasunak animatuta, esango nuke "bizidunen/bizigabeen"
> muga batzutan ez dagoela subjektuan bertan, baizik eta hark sortu lezakeen
> eraginean.
>
> Hau da:
> - Betis kluba bizigabea izango da, baina ez bezalako tratua emateko
> gai bada, bizidun bihurtzen da
> - Baloia bizigabea izango da, baina abiada handian datorrenean min
> emateko gai bada, hobe duzu "harengandik" urrun egon, beraz bizidun
> bihurtzen da.
> - Itsasoko ura ez da biziduna izango, baina olatu handiak sortzen
> dituenean, "haiengandik" ihes egitea komeni da.
>
> Joserra Bilbao
>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> cc:
> Terminologia BITEZ LOGOS Asunto: Re: ER: [itzul] Celtatik puntu batera?
> <terminologia a bildua bitez.com>
> Enviado por:
> itzul-bounces a bildua postaria.com
>
> 17/05/2005 18:50
> Por favor, responda a
> ItzuL
>
>
> Beraz, Juan, eta muga guztiz zehatzik aurkituko ez dugula esatean bat
> etorrita ere, zure ikuspegitik, entrenatzaile gizagaixo hark
> _Betisengandik_ ala _Betisetik_ jaso zuen behar ez bezalako tratua?
>
> Iņaki
> BITEZ LOGOS
> Juanek, besteak beste:
> >Horrekin ez dut esan nahi guztiz garbi dagoenik bizidunen deklinabidearen
> >muga zehatza non den.
>
>
--
Kepa Diegez
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago