[itzul] vehiculo medicalizado

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Ast, Maiatza 19, 21:48:19, CEST 2005


On 19 May 2005 at 11:18, L. Azkune wrote:

> Seguru asko norbaitek erabili izango duzue VEHICULO MEDICALIZADO
> euskaraz. Inon ez dut aurkitu eta IBILGAILU MEDIKALIZATUA gogor
> samarra egiten zait Aurrez eskerrik asko. Laxaro
Niri VEHICULO MEDICALIZADO bezain gogorra egiten 
zait. Izan ere, gaztelaniaz gauza asko sortu izan da ez 
hanka ez buru ez dutenak, eta hau da horietako bat. 
Ingelesaz "medical" agertzen dela? Tira, orduan 
"medicalizar" aditza asmatu eta hortik aurrera dena egina 
(Bada adibide franko: "siniestralidad", "mediático", 
"calendarizar"...)

Nik uste aukerak badaudela gaztelaniaz egin okerra 
saihesteko/zuzentzeko: IBILGAILU MEDIKOA, besterik ez 
bada.

Mikel Haranburu





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago