[itzul] Partaidetzazko, ordezkaritzazko
Agustin Otsoa Eribeko
vvzotlaa a bildua vv.ehu.es
Ost, Maiatza 25, 13:29:17, CEST 2005
Ez banago oso oker, neuk egindako itzulpena da. Hala ere, ez nago ni oso
konforme 'parte hartuzko' jarrita, baina 'partaidetzazko' jarrita, ez
nintzatekeen konformeago geratuko. Halakoa da itzultzailearen bizimodu
tristea.
Gaztelaniazko adjektibo guzti horiek, -tivo/a, moldaera txarra izan ohi dute
euskaraz. Hori dela eta, Euskaltermera jo nuen eta bertan 'parte hartuzko'
topatu eta berori erabili nuen besterik gabe.
Agustin Otsoa Eribeko Landa
Arabako campuseko itzultzailea
agustin.otsoaeribeko a bildua ehu.es
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago