[itzul] Partaidetzazko, ordezkaritzazko
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Ost, Maiatza 25, 12:55:00, CEST 2005
Ez dakit gaztelaniak ez gaituen nahasten. <<Participativo>>, berez,
zer da? Ez da, ba, <<que participa>>? Gaur egun, ordea, <<en lo que se puede
participar>> esan nahi du, baina lehen gauza bera esateko <<de
participación>> esaten genuen. Horretan nago ni, behintzat.
Eta <<de participación>> balitz <<parte hartzeko>> itzuliko genuke
beldur barik, edo nik bai.
<<juego de participación>> = <<parte hartzeko jokoa>>
Hortik aurrera ere berdin? <<Parte hartzeko kudeaketa>>??? Ba,
beharbada, bai. Azken batean, bai euskarazko horretan, bai gaztelaniazko
<<gestión participativa>> sintagmaren atzean, egiatan gauza luzeago bat
ezkutatzen da.
· parte hartzeko aukera ematen duen kudeaketa-sistema
· sistema de gestión participativo (sistemak ematen du parte
hartzeko aukera, ez kudeaketak).
<<Representativo>> dela eta, <<que se basa en la representación>>
esan nahi du azaltzen den sintagman. Nik izen elkarketa normala egingo nuke:
<<ordezkari demokrazia>> edo, beharbada hobeto, <<ordezkatze demokrazia>>.
Aditz-partizipioari -zko erantsiz sortzen hasi diren izenlagunak
direla eta, oso praktikoak iruditzen zaizkit (ukituzko pantaila,
ikus-entzunezko kazetaritza...), baina hobeto aztertu beharko litzateke
eratorbide hori (zer esan nahi duen, zein kasutan erabili, zer eratako
aditzekin...).
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago