[itzul] Emakume-sena
Mari Axunçao
mariaxun a bildua hotmail.com
Ast, Maiatza 26, 23:00:13, CEST 2005
Gaztelerazko "conciencia femenina" kontzeptua euskaraz azaldu guran gabiltz.
Gizonezko ala emakumezko izan, guztiok daukagun alde eme edo femenino hori
agertu beharko luke ordainak. "Emakume-kontzientzia", "kontzientzi emea"...
eta halako aukerak erabili ditugu esku artean. Baina ez zaizkigu gustatzen.
Guztion (lau emakume) gustuko moldea "emakume sena" izan da.
Gizonezko bati galdetu eta erantzun du ea zergatik izan behar duen emea
berak duen alde sentibera horren izendapena. Markatuegia dela dio,
gazteleraz ere femenino hori termino markatua dela.
Zer iruditzen zaizue "emakume-sena", ondorio gisa? Mila esker.
_________________________________________________________________
Descubre la descarga digital con MSN Music. Más de medio millón de
canciones. http://music.msn.es/
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago