[itzul] Lista de espera

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 27, 09:05:28, CEST 2005


Aditza elkartearen lehen osagaia denean, elkartea loturik idatzi behar da
(Euskaltzaindiaren erabakia). Horrelako elkarteak luzeak izaten dira
batzuetan.  Horren ondorioz beharbada, horrelakoak marraz idatzita ikusi ohi
dira (behar ez bezala, beraz), edo aditz-izenaren bidezko elkarteetara
jotzen da. 'Itxaron' aditzaren kasuan, telekomunikazioetako 'wait list'
emateko 'itxarote-ilara' hobetsi genuen:

Exekutatzeko zain dauden edo sarearen erantzunaren zain dauden elementuen
segida. Telefono-deiak, mezuak, datuak, etab. izan daitezke.

en: queue; wait list
es: cola; lista de espera
fr: file d'attente

'Llamada en espera' deia denean, 'zain dagoen dei' eman dugu, eta zerbitzua
denean, ''deia zain' zerbitzua'.

------------

Gure ustez, horrelakoa da 'itxaronzerrenda' eta, beharbada egokiagoa
litzateke 'itxarote-zerrenda'.

Google-n, 29 'itxarote-zerrenda' ageri dira, eta 15 'itxaronzerrenda'

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Itzuliz
Enviado el: jueves, 26 de mayo de 2005 17:20
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Lista de espera


> Euskaltermek Ğitxaronzerrendağ ematen du. Zer eragozpen duzu horren aurka?

Batere. Besterik ba ote zegoen, edo erabiltzen ote zenuten jakin nahi nuen.
Bestalde (eta badakit ez dela absolutua), xuxenek "itxaro-zerrenda" ematen
zuen, ta... hori.

Izan ongi

Joxemari




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago