[itzul] Lista de espera

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Maiatza 27, 08:25:29, CEST 2005


> Bestalde (eta badakit ez dela absolutua), xuxenek 
> "itxaro-zerrenda" ematen zuen, ta... hori.

«Itxaro-zerrenda»?? Ez dakit, ez dakit... Hiztegi Batuak berezi egiten ditu:

- «itxaro izan» (itxaro izan du ad. 1: oneratuko dela itxaro dut. 2: 
itxaro zuten Jesu Kristoren etorrera)

- «itxaron» (itxaron, itxaroten, itxarongo. 1 dio ad. [objektu biziduna 
denean]: Mireni itxaron diogu luzaz. 2 du ad.: itxaroten dut hilen 
piztuera).

Alde horretatik begiratuta, *«itxaro-zerrenda» ezinezkoa dela iruditzen 
zait; «itxaro izateko zerrenda» esan nahi ez bada, noski.

Idazkerari gagozkiola, Euskaltzaindiak eman zuen arauak («Hitz elkartuen 
osaera eta idazkera» 
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0025.htm) honela dio, 
besteak beste, loturik idaztekoak diren hitz elkartuez:

«*Jarleku* moduko elkarteak (aditz-erro + izen): egongela, aldagela, 
abiaburu, helmuga, idazmakina, mintzapraktika, salneurri, irakasmaila; 
agerbide, eskabide, jokabide, komunikabide; agerraldi, egonaldi, 
emanaldi; galdegai, irakurgai, osagai; pausaleku, sorleku; biltoki, 
geltoki, erakustoki; jokamolde, pentsamolde; aztergune, lehiakide, 
sortalde, idazlan, ikerlan; ikasgela, ikastetxe».

Salbuespen batzuk badaude, baina iruditzen zait «itxaronzerrenda» 
Euskaltzaindiaren adibideetan sartzen dela bete-betean.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago