Fw: [itzul] Widening

Karlos KR0000 a bildua terra.es
Ost, Aza 2, 22:01:13, CET 2005


Zabalkuntza semantikoa
 ("Hedapen semantikoa" ere irakurri izan dut; baina gutxiago. Gainera, 
Googlen: "zabalkuntza semantikoa" 40 agerpen; "hedapen semantikoa"= 3 
agerpen)

Karlos


----- Original Message ----- 
From: "Inazio" <iusarralde a bildua euskalnet.net>
To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, November 01, 2005 8:15 PM
Subject: [itzul] Widening


> Kaixo:
> Hizkuntzalaritzan, zehazki semantikan, gertatu ohi den fenomeno bat 
> izendatzeko terminoa da goiko hori. Ea, nolabait, garai batean hitz bat 
> adiera jakin batekin sortu eta denboraren poderioz orokortzera jo eta 
> lehen adiera hura baino zentzu zabalagoan erabiltzean datza fenomeno hori. 
> Adibidez, ingelesez, dog zakur arraza indartsu bat izendatzeko erabiltzen 
> omen zen hasieran. Baina, denborarekin zakur guztiak izendatzeko balio du. 
> Horri deitzen omen zaio widening. Horren euskarazko ordaina da jakin nahi 
> nukeena. Niri ideia hauek bururatu zaizkit:
> -Esanahi hedadura?
> -Esanahien orokortzea?
> -Esanahien zabalkuntza?
> Mila esker aldez aurretik.
>
> Inazio Usarralde 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago