Fw: [itzul] Widening

Daniel Luján dlujan a bildua elpunt.com
As, Aza 1, 22:01:15, CET 2005


Eta "hedadura semantikoa"?


Daniel

-----Original Message-----
From: "Karlos" <KR0000 a bildua terra.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Date: Wed, 2 Nov 2005 22:01:13 +0100
Subject: Fw: [itzul] Widening

> Zabalkuntza semantikoa
>  ("Hedapen semantikoa" ere irakurri izan dut; baina gutxiago. Gainera, 
> Googlen: "zabalkuntza semantikoa" 40 agerpen; "hedapen semantikoa"= 3 
> agerpen)
> 
> Karlos
> 
> 
> ----- Original Message ----- 
> From: "Inazio" <iusarralde a bildua euskalnet.net>
> To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Tuesday, November 01, 2005 8:15 PM
> Subject: [itzul] Widening
> 
> 
> > Kaixo:
> > Hizkuntzalaritzan, zehazki semantikan, gertatu ohi den fenomeno bat 
> > izendatzeko terminoa da goiko hori. Ea, nolabait, garai batean hitz
> bat 
> > adiera jakin batekin sortu eta denboraren poderioz orokortzera jo eta
> > lehen adiera hura baino zentzu zabalagoan erabiltzean datza fenomeno
> hori. 
> > Adibidez, ingelesez, dog zakur arraza indartsu bat izendatzeko
> erabiltzen 
> > omen zen hasieran. Baina, denborarekin zakur guztiak izendatzeko
> balio du. 
> > Horri deitzen omen zaio widening. Horren euskarazko ordaina da jakin
> nahi 
> > nukeena. Niri ideia hauek bururatu zaizkit:
> > -Esanahi hedadura?
> > -Esanahien orokortzea?
> > -Esanahien zabalkuntza?
> > Mila esker aldez aurretik.
> >
> > Inazio Usarralde 
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago