ER: [itzul] Widening
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Aza 2, 08:43:43, CET 2005
Nik ere horrela ikusi izan dut, baina kontzeptuz (eta ingelesezko
aditz-izenezkoarekiko hurbiltasunez) egokiago litzateke, nik uste,
gertakaria adierazteko, "hedatze semantikoa".
Jakina da erdarazko nominalizazioek ("extensión"ek, kasurako) bi zentzu
izaten dituztela (gutxienez): gertakaria eta haren emaitza. "Hedadura"
emaitza litzateke (edo neurria: "zein den fenomeno horren hedadura"),
erdaraz baino markatuago.
Egia da ez dela izatez zentzugabea emaitzaren ikuspegitik ematea kontzeptu
hori, baina naturalago dirudi beste bideak.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Aixe, S. L.
Bidalia: asteartea, 2005.eko azaroak 1 21:51
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Widening
>garai batean hitz bat adiera jakin batekin sortu
>eta denboraren poderioz orokortzera jo eta lehen
>adiera hura baino zentzu zabalagoan erabiltzean
>datza fenomeno hori.
Hizkuntzalaritzan, euskaraz, «hedadura semantikoa» terminoa erabiltzen da
hori izendatzeko.
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago