[itzul] Widening
Antton Gurrutxaga
agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 2, 08:50:01, CET 2005
'Euskara teknikoaren' alorreko hainbat lanetan behintzat, 'zabalkuntza
semantiko' erabili izan da; batez ere, 'lexiko-sorkuntzarako bideak'
bereiztean (mailegutza, eratorpena, hitz-elkarketa, zabalkuntza semantikoa
eta berrezarkuntza lexikala). Esaterako, Ensunza, Etxebarria eta Iturberen
'Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide.' (2002).
UZEIren Terminologia Hiztegian ere horrela eman da (Euskalterm-en dago):
Sailkapena: Hizkuntzalaritza. Literatura | Terminologia | Terminoak eta
kontzeptuak
Definizioa: Hitz baten jatorrizko edo ohiko eremu semantikoa zabaltzea
kontzeptu berriei dagokien adiera edo adierak erantsiz. Adibidez, ataka
hitza Informatikan erabiltzea.
eu zabalkuntza semantiko
es desplazamiento semántico
extensión de significado
fr extension de sens
en meaning extension
Ukaezina da, hala ere, 'hedadura' terminoa erabili dela nagusiki
lexikografian ('hedaduraz' forman batez ere, eta 'hed.' laburduraz).
Esaterako, Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegian, Elhuyarren hiztegietan, eta
beste hainbatetan.
-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Aixe, S. L.
Enviado el: martes, 01 de noviembre de 2005 21:51
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Widening
>garai batean hitz bat adiera jakin batekin sortu
>eta denboraren poderioz orokortzera jo eta lehen
>adiera hura baino zentzu zabalagoan erabiltzean
>datza fenomeno hori.
Hizkuntzalaritzan, euskaraz, «hedadura semantikoa» terminoa erabiltzen da
hori izendatzeko.
Gero arte,
Xabier
___________
Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz
Tel.: (+34) 945 174 476
(+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago