[itzul] Sustainable development

Aixe, S. L. aixe a bildua ctv.es
Ast, Aza 3, 12:22:36, CET 2005


Euskaltzaindiak prentsa ohar hau atera zuen iaz (zoritxarrez, letra etzanak
eta lodiak galduko dira kopia honetan, ItzuL eztabaidaguneak ez baitie
halakoei sarbiderik ematen):


---------prentsa oharraren hasiera------------

Euskaltzaindiak "garapen iraunkorra" hobetsi du
Euskaltzaindiko Prentsa Zerbitzua ¦ Euskaltzaindia ¦ 2004-02-03

Garapen iraunkorra da, Euskaltzaindiaren iritziz, "naturari kalte larriak
egin gabe manten daitekeen garapena" kontzeptua adierazteko, euskaraz erabil
daitekeen modurik egokiena. Horrela erabaki zuen Akademiak, urtarrilaren
30ean, Donostian, egindako osoko bilkuran.

Euskaltzaindiko azken bileran, Euskal Herriko erakunde batek aurretik
egindako zalantza argitzeko, naturari kalte larriak egin gabe manten
daitekeen garapena euskaraz egokiro nola esan daitekeen aztertu eta
eztabaidatu zen.

Horretarako, bi euskaltzainek prestaturiko txostena aurkeztu zen eta esaera
horrek, dituen aldakiak eta orain arteko euskal moldapenak banan-banan ikusi
ziren:

    * Ingelesez sustenable development (eta hortik gaztelaniazko desarrollo
sostenible),
    * Frantsesez devéloppement durable
    * Alemanez tragbare Entwicklung eta umweltfreundliche Entwicklung
    * Orain arteko euskal moldapenak: garapen eutsigarri, garapen
jasangarri, garapen iraunkor...

Horiek guztiak aztertu eta gero, horrekin adierazi nahi den kontzeptuarekin
eta gure hizkuntzarekin egokienik dirudien itzulpena Garapen iraunkorra dela
erabaki zuen aho batez Akademiak, iraun aditzetik sorturiko izenondo
eratorri ezagun eta ulerterrazarekin sortua, bide batez, frantses ereduari
hurbilduz.

Beraz, Euskaltzaindiaren aburuz, garapen iraunkorra da ekologiaren eraginez
gero eta gehiago aipatzen den kontzeptu berri horren euskal itzulpen
hobetsia.

---------prentsa oharraren bukaera------------


Gero arte,

Xabier

___________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Wellingtongo Dukearen kalea, 8, 1.a, 8. bulegoa
01010 Vitoria / Gasteiz

Tel.: (+34) 945 174 476
        (+34) 656 703 313
Faxa: (+34) 945 179 042
<aixe a bildua ctv.es>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago