[itzul] Eskabetxe(t)an

Giltza-I=?ISO-8859-1?B?8Q==?=igo Roque iroque a bildua edebe.net
Or, Aza 4, 11:42:39, CET 2005


Pentsatu barik «eskabetxean» datorkit burura, «saltsan» esaten den legez.

Dena den, hor badago beste kontu interasgarri bat. Hegoaldean lege
absolututzat hartzen dugu «uretan» behar duela, Iparraldean, gutxienik,
«urean» egiten dela ahaztuta-edo.



> Gehiegi pentsatu gabeko erantzuna da, baina esango nuke 'olio' eta 'ardo
> zuri' berariazko likidoak direla, ura den bezala, eta 'eskabetxe' ez dela
> horietakoa, ez dugula sail horretakotzat hartzen edo ez dugula horrela
> kontzeptualizatzen behintzat (olioa eta ardo zuria badira zerbait, jakiari
> laguntzen ez badiote ere; eskabetxea, berriz, ez da "autonomoa"), eta,
> Karlosek esan bezala, saltsekin edo parekatzen dugula:
> 'uretan' baina 'saltsa berdean'
> 
> Alfontso
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Terminologia BITEZ LOGOS
> Enviado el: viernes, 04 de noviembre de 2005 10:36
> Para: ItzuL
> Asunto: [itzul] Eskabetxe(t)an
> 
> 
> Egun on denoi.
> 
> Harriduraz ikusi dugu bilaketa sinple bat eginda (Sarean), askoz ere
> erabiliagoa dela mugatu singularra mugagabea baino.
> Ohiko hiztegien artean, Euskaltermek bakarrik jaso du forma hori eta era
> mugatuan honek ere.
> 
> Zer dauka eskabetxeak "oliotan", "ardo zuritan" eta "abarretan" bezala ezin
> deklinatu izateko?
> 
> Eskertuko genuke argi-izpiren bat.
> 
> Iñaki
> BITEZ LOGOS
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago