[itzul] En el monte Gorbea euskaraz??

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Aza 4, 13:23:47, CET 2005


Ba igual  izango dozu arrazoia, baina  aurreko linkean agertzen dan 
abestiaren bertsinoan gaztelaniaz  beste  bat badu, 
http://galeon.hispavista.com/mzoroak/gorbea.htm.


Tira bada,   Gorbeiera igotzeko hamaika modu badira, nire ustez 
trabez-trabesean ondoen, artezean barik,   eta  kantatzekotan  be baita, 
baina euskeraz, askoz be hobeto.

Garikoitz


----- Original Message ----- 
From: "Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)" 
<aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, November 04, 2005 12:59 PM
Subject: RE: [itzul] En el monte Gorbea euskaraz??


Nik bestelako ustea dut bada. Oker ez banago, kantu hori Ruperto Urquijo 
kantugile laudioarrak egin zuen mende hasierako bueltan, gaztelaniaz. 
Euskarazko bertsioa niri ere ezaguna egiten zait, baina ez dakit nork eta 
noiz egina den.

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: viernes 4 de noviembre de 2005 11:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] En el monte Gorbea euskaraz??


Bai, hori da  jatorrizkoa, ze  gaztelaniazko bertsinoan    " la hermosa
Arratia"     kantatzen da  eta hori agertu arren,  eta Arratia polita  bada
ere,  originala   euskerazkoa dalakoan  nago,  Asierrek  jarri duena.

"Han egingo dogu irrintzi : > Gora!, > Aurrera mutilak! " honen ordez
gaztelaniaz   "Euskadi Askatuta"  kantatzen da,  badauka,   beste bertsiño
bat ,  guztiz nekatuta igotzen dabenen  gomutaz,  baina  hori
"sasi-bertsiñoa" da.

www.euskalnet.net/justomari/abestiak.pdf ,  Abesti hori  gaztelaniaz,  eta
popurrirako beste batzuk,
gaztelaniaz, euskeraz  bakar bat.  Bilbotarrak  ez direnak  kantatzen
dabezanak.


----- Original Message ----- 
From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
To: <vvzotlaa a bildua vv.ehu.es>; "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, November 04, 2005 11:08 AM
Subject: RE: [itzul] En el monte Gorbea euskaraz??


>
> Nik honela kantatu izan dut txikitatik. Erdarazko bertsioaren berri
> ez dut eduki orain arte.
>
> Gorbeiako mendian
> puntaren puntan
> gurutze eder bat dago.
>
> Handik Euskalerria
> ikusten dogu
> ederrago.
>
> Zatoz, Miren.
> Jarri hemen.
> Zer dozu ikusten?
>
> Euskalerri
> habi txiki,
> mendi ta baserri.
>
> Aupa, mendigoizale gazte!
> Gorbei mendira igon zaite!
> Han egingo dogu irrintzi:
> Gora!
> Aurrera mutilak!
>
> Trala-la-la... (Igone nire lankideak beren-beregi eskatu dit "trala-la-la
> jartzeko).
>
> Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago