[itzul] En el monte Gorbea euskaraz??

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Or, Aza 4, 12:59:44, CET 2005


Nik bestelako ustea dut bada. Oker ez banago, kantu hori Ruperto Urquijo kantugile laudioarrak egin zuen mende hasierako bueltan, gaztelaniaz. Euskarazko bertsioa niri ere ezaguna egiten zait, baina ez dakit nork eta noiz egina den. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Garikoitz Etxebarria
Enviado el: viernes 4 de noviembre de 2005 11:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] En el monte Gorbea euskaraz??


Bai, hori da  jatorrizkoa, ze  gaztelaniazko bertsinoan    " la hermosa
Arratia"     kantatzen da  eta hori agertu arren,  eta Arratia polita  bada
ere,  originala   euskerazkoa dalakoan  nago,  Asierrek  jarri duena.

"Han egingo dogu irrintzi : > Gora!, > Aurrera mutilak! " honen ordez
gaztelaniaz   "Euskadi Askatuta"  kantatzen da,  badauka,   beste bertsiño
bat ,  guztiz nekatuta igotzen dabenen  gomutaz,  baina  hori
"sasi-bertsiñoa" da.

www.euskalnet.net/justomari/abestiak.pdf ,  Abesti hori  gaztelaniaz,  eta 
popurrirako beste batzuk,
gaztelaniaz, euskeraz  bakar bat.  Bilbotarrak  ez direnak  kantatzen 
dabezanak.


----- Original Message ----- 
From: "LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER" <larrinaga_asier a bildua eitb.com>
To: <vvzotlaa a bildua vv.ehu.es>; "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, November 04, 2005 11:08 AM
Subject: RE: [itzul] En el monte Gorbea euskaraz??


>
> Nik honela kantatu izan dut txikitatik. Erdarazko bertsioaren berri
> ez dut eduki orain arte.
>
> Gorbeiako mendian
> puntaren puntan
> gurutze eder bat dago.
>
> Handik Euskalerria
> ikusten dogu
> ederrago.
>
> Zatoz, Miren.
> Jarri hemen.
> Zer dozu ikusten?
>
> Euskalerri
> habi txiki,
> mendi ta baserri.
>
> Aupa, mendigoizale gazte!
> Gorbei mendira igon zaite!
> Han egingo dogu irrintzi:
> Gora!
> Aurrera mutilak!
>
> Trala-la-la... (Igone nire lankideak beren-beregi eskatu dit "trala-la-la
> jartzeko).
>
> Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago