[itzul] Eskabetxe(t)an

mikelhb a bildua teleline.es mikelhb a bildua teleline.es
Lar, Aza 5, 15:09:11, CET 2005


Baina eta, zergatik ez 'saltsa berdetan'? Bakarrik falta 
zaigu "kontzeptualizatzea": 'ur handitan' esan dezakegun 
bezala. Eta 'eskabetxetan' esateko ere ez dut oztoporik 
ikusten.

Mikel Haranburu

On 4 Nov 2005 at 10:54, Alfontso Mujika wrote:

> Gehiegi pentsatu gabeko erantzuna da, baina esango nuke 'olio' eta
> 'ardo zuri' berariazko likidoak direla, ura den bezala, eta
> 'eskabetxe' ez dela horietakoa, ez dugula sail horretakotzat hartzen
> edo ez dugula horrela kontzeptualizatzen behintzat (olioa eta ardo
> zuria badira zerbait, jakiari laguntzen ez badiote ere; eskabetxea,
> berriz, ez da "autonomoa"), eta, Karlosek esan bezala, saltsekin edo
> parekatzen dugula: 'uretan' baina 'saltsa berdean'
> 
> Alfontso
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Terminologia BITEZ LOGOS Enviado el: viernes, 04 de
> noviembre de 2005 10:36 Para: ItzuL Asunto: [itzul] Eskabetxe(t)an
> 
> 
> Egun on denoi.
> 
> Harriduraz ikusi dugu bilaketa sinple bat eginda (Sarean), askoz ere
> erabiliagoa dela mugatu singularra mugagabea baino. Ohiko hiztegien
> artean, Euskaltermek bakarrik jaso du forma hori eta era mugatuan
> honek ere.
> 
> Zer dauka eskabetxeak "oliotan", "ardo zuritan" eta "abarretan" bezala
> ezin deklinatu izateko?
> 
> Eskertuko genuke argi-izpiren bat.
> 
> Iņaki
> BITEZ LOGOS
> 






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago