[itzul] gramalladora
Josu - ARTEZ Euskara Zerbitzua
josu a bildua artez.net
Al, Aza 7, 17:04:34, CET 2005
"Gramallaradora" barik, "granalladora" da ezagutzen dudana. Burdinezko
piezak, mekanizatu baino lehen, garbitzeko erabilzen den makina da,
garbitze prozesuan "pikorrak" edo "perdigoiak " erabiltzen dira presio
handiz jaurtiak. Guk geuk erabiltzen duguna, hortaz, "pikorrezko
garbigailua" da.
Josu
----- Original Message -----
From: "Ana Martin" <Ana a bildua EMUN.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, November 07, 2005 2:50 PM
Subject: [itzul] gramalladora
"Gramalladora". Bezeroaren azalpenen arabera, burdin puska handi bati
kolpeka kolorea kentzeko makina omen da.
Hiztegian "gramalla" baino ez dut aurkitu, "cota de malla" dioena, baina
hortik gramalladora horretarako saltoa ez dakit nola egin.
Norbaiti egokitu zaio antzekorik?
Eskerrik asko
Ana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago