[itzul] Etxebarri
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 8, 12:01:55, CET 2005
Bizkaiko Etxebarri biak bereizteko (izen ofizialetik aparte) Euskaltzaindiak
zer dioen asmatu ezinik nabil. Oraindik ez du atera Bizkaiko azken izendegia
(Zuberoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoa atera ditu), eta Herri
<http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0141.pdf> izenak:
hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera Araua ikusita argitu ezinik nabil.
Alde batetik dio:
"1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia delakoan, argibide oharretan honako
hau esaten zen:
Euskal Herrian izen bat baino gehiago izen berekoak daudela adierazteko da.
Euskaldun batek (Markin-)
Etxebarri esaten du, Markina merindadekoa Uribekoaz bereizteko, baina
bereiztu behar denean bakarrik,
herrian bertan Etxebarri esango du. Adibideak: (Leintz-) Gatzaga, (Lapurdi-)
Getaria.
(...)
Eta ez alderantzizkoa, salbuespenak salbuespen, adibidez, Markin Etxebarri,
nahiz eta azken jokabide
hau, ustez, egokiagoa izan oikonimoetan.
(...)
Salbuespen gisa, zenbait kasutan argigarria aurretik doa: Leintz Gatzaga
(G), Pasai Antxo (G), Pasai
Donibane (G), Pasai San Pedro (G), Markin-Etxebarria (B), azken honetan
marrak konposaketa azpimarratzen
duela, Markina merindade zaharraren izenaren azken -a galdu dela adieraziz."
Beraz, bereiztu behar denean, Markin-Etxebarri, Markin Etxebarri eta
Markin-Etxebarria (?). Eta Uribekoa (?): Uribeko Etxebarri, Uribe Etxebarri,
Uribe-Etxebarri ala Etxebarri Uribe...? (Berriro diot, izen ofiziala aparte
utzita, jakin nahi nuke euskaraz nola den Euskaltzaindiaren arabera: cf.
Bilbao baina Bilbo edo Iruņa baina Iruņea). Goian atera ditudan aipamenak
arauaren azalpenean ematen ditu; eta hona hemen arauan honetaz dioena:
"3) Lekua gehi eskualdea, harana edo ibarra adierazten duten herri-izenetan,
lehendabizi
herriaren izena jarriko da eta gero, tarteko marratxorik gabe, ibar edo
eskualdearena. Konposaketa
kasu hauetan, ordea, bi egoera bereizi behar dira:
3.1. Zenbaitetan herri-izena gehi eskualde, haran edo ibarraren erabilera
oso hedatua dago.
Elkartze hori jadanik lexikaldutzat ematen denez gero, erabilera jasoan biak
jarriko
dira:
3.1. Donibane Garazi (NB), Donibane Lohizune (L), Uharte Arakil (NG),
Etxarri Aranatz
(NG)...
3.1. Eta deklinabide atzizkia amaieran doan izenak jasoko du:
3.1. Donibane Garazin, Donibane Lohizunera, Uharte Arakilen, Etxarri
Aranazko...
3.2. Beste askotan, herri-izenaren erabilera arruntak ez du ezinbestez
eskatzen eskualde,
haran edo ibarraren argigarria eta bere horretan utz daiteke, betiere baldin
nahasketa
sortzeko arriskurik ez badago:
3.1. Bastida (A eta BN), Getaria (G eta L), Jatsu (L eta NB), Lekunberri (NG
eta NB)...
3.1. Baina testuingurua behar bezain argia ez denean, herri hori izenkidea
den beste batekin
nahas litekeelako, herri-izenaren ondotik, dagokion ibar edo eskualdearena
jarriko
da argigarri:
3.1. Bastida Arberoa, Getaria Gipuzkoa, Jatsu Lapurdi, Lekunberri Larraun...
(vs. Bastida
Araba, Getaria Lapurdi, Jatsu Garazi, Lekunberri Garazi...).
3.1. Konposaketa osagarri hau erabiltzea erabakiz gero, deklinabide-marka
azken izenari
jarriko zaio:
3.1. Bastida Arberoan nahiz Bastida Araban, Getaria Gipuzkoatik nahiz
Getaria Lapurditik,
Jatsu Lapurdira nahiz Jatsu Garazira, Lekunberri Larraungoa nahiz Lekunberri
Garazikoa...
3.1. Hala ere, tradiziorik ez dagoen kasuetan, testu jarraituetan egokia da
Gipuzkoako Getariako
txakolina edo Lapurdiko Jatsu herrian moduko egiturak erabiltzea."
Eskertuko dizuet laguntzea.
Jon Agirre
946075522
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago