[itzul] Etxebarri
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 8, 12:59:07, CET 2005
"Markina Etxebarria (-a)" da, hain zuzen, koherenteena, alde batetik,
herri-izen elkartuetan herriak elkartu direla adierazteko marra
erabiltzearekin (kasu honetan ez da herri-elkartea) eta, bestetik,
erreferentziako eskualdearen izena osorik eta marratxo barik ipintzearekin.
Gainera, hitz elkarketa bi aldiz adieraztea (-a kenduta eta marratxoa
gehituta) arauz kanpokoa zen.
Bestalde, presa apur bat daukadanez, Mikel Gorrotxageri deitu diot, eta hona
hemen erantzuna:
Etxebarria (Etxebarriko), nahastea sortzen denean Markina Etxebarria
(Markina Etxebarriko), eta Etxebarri (Etxebarriko) nahastea sortzen denerako
ez da ezer aipatzen (Uriberekin jokatu behar ei litzateke, baina oso gutxi
erabiltzen denez, arauak ez du aipatu ere egiten).
Ostiral honetan Enkarterriko izenak erabakiko ei dituzte (beste guztia arau
ei da dagoeneko) eta Bizkaiko zerrenda osoa prest egongo ei da.
Eskerrik asko.
Jon Agirre
946075522
-----Mensaje original-----
De: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Enviado el: martes, 08 de noviembre de 2005 12:14
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] Etxebarri
EiTBk Euskaltzaindiari egindako galdera baten erantzunean honela dio
Akademiak Etxebarria deritzon Lea-Artibaiko udalerriari buruz:
<<Izen hau Euskal Herrian _Etxebarria_ deitutako beste herrietatik
bereizi behar denean, honela erabiliko da:
-Izenburu gisa: _Markina Etxebarria_
-Testuetan, deklinaturik eman behar denean: _Markina Etxebarriko senar
emazte bik_...>>.
Hala dago erabakita. Bizkaiko zerrendaren errepasoan, oraindik ez
dira heldu Hego Uribeko Etxebarrira (ez, behintzat, guri erantzun
digutenean).
Gorago aldatu dudan testuan marra barik ageri da _Markina
Etxebarria_, baina <<senar emazte>> ere bai. Beraz, akatsa izan liteke. Ez
dirudi akatsa denik, eta horrelako toponimoak marra barik hobesten bide
dituzte, zerrendaren beste parte batean _Lezama Txorierri_ ageri da eta.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago