[itzul] Etxebarri

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Aza 8, 12:14:28, CET 2005


Nik laguntza gutxi emango dizut. Baina uste dut euskaltzain osoek hil
honetan bertan erabaki behar dutela Bizkaiko udalerrien zerrenda. Nik
dakidala, araugaia landuta dago, oharrak ere eginda daude, eta azken
onarpena besterik ez da falta.
Presa handia ez baduzu, pixka bat itxaron eta, ezustekorik ez badago, laster
izango dugu araua. Bestela, Onomastika batzordeko idazkari Mikel
Gorrotxategiri galdetuta lor zenezake argibidea.

Alfontso Mujika

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 08 de noviembre de 2005 12:02
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Etxebarri


Bizkaiko Etxebarri biak bereizteko (izen ofizialetik aparte) Euskaltzaindiak
zer dioen asmatu ezinik nabil. Oraindik ez du atera Bizkaiko azken izendegia
(Zuberoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Gipuzkoa atera ditu), eta Herri
<http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/ProNor0141.pdf>  izenak:
hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera Araua ikusita argitu ezinik nabil.



Alde batetik dio:

"1979ko Euskal Herriko Udalen Izendegia delakoan, argibide oharretan honako
hau esaten zen:

Euskal Herrian izen bat baino gehiago izen berekoak daudela adierazteko da.
Euskaldun batek (Markin-)

Etxebarri esaten du, Markina merindadekoa Uribekoaz bereizteko, baina
bereiztu behar denean bakarrik,

herrian bertan Etxebarri esango du. Adibideak: (Leintz-) Gatzaga, (Lapurdi-)
Getaria.

(...)

Eta ez alderantzizkoa, salbuespenak salbuespen, adibidez, Markin Etxebarri,
nahiz eta azken jokabide

hau, ustez, egokiagoa izan oikonimoetan.

(...)

Salbuespen gisa, zenbait kasutan argigarria aurretik doa: Leintz Gatzaga
(G), Pasai Antxo (G), Pasai

Donibane (G), Pasai San Pedro (G), Markin-Etxebarria (B), azken honetan
marrak konposaketa azpimarratzen

duela, Markina merindade zaharraren izenaren azken -a galdu dela adieraziz."



Beraz,  bereiztu behar denean, Markin-Etxebarri, Markin Etxebarri eta
Markin-Etxebarria (?). Eta Uribekoa (?): Uribeko Etxebarri, Uribe Etxebarri,
Uribe-Etxebarri ala Etxebarri Uribe...? (Berriro diot, izen ofiziala aparte
utzita, jakin nahi nuke euskaraz nola den Euskaltzaindiaren arabera: cf.
Bilbao baina Bilbo edo Iruņa baina Iruņea). Goian atera ditudan aipamenak
arauaren azalpenean ematen ditu; eta hona hemen arauan honetaz dioena:

"3) Lekua gehi eskualdea, harana edo ibarra adierazten duten herri-izenetan,
lehendabizi

herriaren izena jarriko da eta gero, tarteko marratxorik gabe, ibar edo
eskualdearena. Konposaketa

kasu hauetan, ordea, bi egoera bereizi behar dira:

3.1. Zenbaitetan herri-izena gehi eskualde, haran edo ibarraren erabilera
oso hedatua dago.

Elkartze hori jadanik lexikaldutzat ematen denez gero, erabilera jasoan biak
jarriko

dira:

3.1. Donibane Garazi (NB), Donibane Lohizune (L), Uharte Arakil (NG),
Etxarri Aranatz

(NG)...

3.1. Eta deklinabide atzizkia amaieran doan izenak jasoko du:

3.1. Donibane Garazin, Donibane Lohizunera, Uharte Arakilen, Etxarri
Aranazko...

3.2. Beste askotan, herri-izenaren erabilera arruntak ez du ezinbestez
eskatzen eskualde,

haran edo ibarraren argigarria eta bere horretan utz daiteke, betiere baldin
nahasketa

sortzeko arriskurik ez badago:

3.1. Bastida (A eta BN), Getaria (G eta L), Jatsu (L eta NB), Lekunberri (NG
eta NB)...

3.1. Baina testuingurua behar bezain argia ez denean, herri hori izenkidea
den beste batekin

nahas litekeelako, herri-izenaren ondotik, dagokion ibar edo eskualdearena
jarriko

da argigarri:

3.1. Bastida Arberoa, Getaria Gipuzkoa, Jatsu Lapurdi, Lekunberri Larraun...
(vs. Bastida

Araba, Getaria Lapurdi, Jatsu Garazi, Lekunberri Garazi...).

3.1. Konposaketa osagarri hau erabiltzea erabakiz gero, deklinabide-marka
azken izenari

jarriko zaio:

3.1. Bastida Arberoan nahiz Bastida Araban, Getaria Gipuzkoatik nahiz
Getaria Lapurditik,

Jatsu Lapurdira nahiz Jatsu Garazira, Lekunberri Larraungoa nahiz Lekunberri

Garazikoa...

3.1. Hala ere, tradiziorik ez dagoen kasuetan, testu jarraituetan egokia da
Gipuzkoako Getariako

txakolina edo Lapurdiko Jatsu herrian moduko egiturak erabiltzea."



Eskertuko dizuet laguntzea.



Jon Agirre

946075522








ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago