[itzul] Versatil

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ost, Aza 9, 16:51:45, CET 2005


Ez du beti balioko, baina Euskaltelentzat prestatu dugun Telekomunikazio
Hiztegia-n, 'balioaniztun' erabili dugu DVDren 'versatile' delako
euskaratzeko (http://www.telekomunikaziohiztegia.org/):

--------------------
DVD
sin: disko digital balioaniztun; DVD disko

Telebista

Hainbat formatutako disko optiko digitalak izendatzeko termino generikoa
(DVD bideoa, DVD audioa, DVD-ROM, DVD-R, DVD-RAM, etab.). CDaren diametro
bera du (120 mm), baina hark baino memoria handiagoa du eta kalitatea ere
askoz hobea da. Gainera, DVDak bi aldeetan graba daitezke. Multimedian
(filmak, audioa, etab.) eta datuak gordetzeko erabiltzen da.

Oharra: Hasieran, DVD Digital Video Disc-en sigla zen; gerora, teknologia
bideoaren alorretik beste alor batzuetara zabaltzean, Digital Versatil Disc
izendapena sortu eta hedatu da.

en: Digital Versatile Disc; DVD; DVD disc
es: disco DVD; disco versátil digital; DVD
fr: disque DVD; disque numérique polyvalent; disque numérique universel; DVD

--------------------
Oharra eta frantsesezko terminoa kontuan hartuta, uste dugu 'balioaniztun'
egokia dela horretarako.

Euskalterm-en 'aldagarri' eman dute DVDren fitxan. Ez dakigu zergatik.
'Versatile'-ren Informatikako fitxa orokorrean, 'modaerraz' eta 'moldakor'.


-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntz Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Paúl Picado
Enviado el: miércoles, 09 de noviembre de 2005 16:03
Para: Itzul
Asunto: [itzul] Versatil


Arratsalde on!

Pertsona "versatil" bat nola esango zenukete euskeraz?. Nahi dudana esatea
ez da pertsona aldartetsua baizik eta gauza asko egiteko balio duena.

Mila esker, aurrez!



Paúl Picado Moreno


---------------------------------

Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
http://correo.yahoo.es




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago