[itzul] Versatil
Alberto Martinez de la Cuadra
itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
Ast, Aza 10, 08:51:47, CET 2005
Nabarnizen, <guztirako> nahiz <denerako> hitzak bildu nituen esanahi
horretarako:
<Pertsona hori guztirakoa da, edozertara moldatzen dena> (<Ori personie
gustireku da": edosetara moldetan dana>).
<Denerako> berdin erabiltzen da.
Beste alde batetik, halako pertsonaz <Guztira egiten du> esaten da;
alegia, edozertara moldatzen da, toki guztietan badaki nola jardun.
Hitzok eta testuinguruok Mendebalde elkartearen <Euskalingua>
aldizkarian kaleratu ziren:
http://tinyurl.com/dlp68 (danerrako)
http://tinyurl.com/clxsc (gustireko)
Alberto
Galdera izan da:
Pertsona "versatil" bat nola esango zenukete euskeraz?. Nahi dudana
esatea ez da pertsona aldartetsua baizik eta gauza asko egiteko balio
duena.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago