[itzul] victor hugoren zenbait hitz

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Aza 14, 08:41:59, CET 2005


> huitième pairesse du banc des barons

Erresuma Batuko «lord»-en sistema da. Uste dut frantsesez «pairesse»
ingeles «peer» («lord») hitzaren feminizazioa dela. Lorde-en Ganberan,
bakoitzak bere lekua du esertzeko, eta, dirudienez, Françoise Sutton,
Dudley-ko baronesari, baroien aulkian zortzigarren lekua zegokion.

Uste dut esaldi hau dela:

«Chez Françoise Sutton, baronne Dudley, huitième pairesse du banc des
barons, le thé était servi par un babouin vêtu de brocart d'or que lady 
Dudley appelait "mon nègre"»

Honelako zerbait izan daiteke:

«Dudley-ko baronesa Françoise Sutton, baroien lerroan zortzigarrenaren
etxean tea urre brokatuz jantzitako babuino batek zerbitzatzen zuen,
lady Dudley-k "nire beltxa" esaten zion bitartean»

> trabucaire

Okzitanierazko eta katalanezkoa hitza izan behar du...

> démarquer

Adiera asko izan ditzake; testuinguru zabalagoa behar da ongi ulertzeko.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 12.8" N 1º 57' 49.6" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago