[itzul] Baimen espresa?
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Aza 14, 16:24:57, CET 2005
> Hiztegi Batuan, "espresuki" adizlaguna eta "espres" izenondoa (2. adieran
> adizlaguna) ditugu. Orduan, zerbait "espresuki baimentzen" denean, "baimen
> espresa" ematen da (Googlen 40 inguru) ala "baimen espresua" (Googlen
> 100dik gora)?
>
> Susmoa dut gune honetan gabiltzan guztiok ez dugula hautu bera egiten. Ados
> jarriko bagina, mesede, ezta?
Ez nuke zalantzarik egingo: «baimen espres(u)a» gaztelerazko
«autorización expresa» ordaintzeko sortua da.
Hiztegi Batuak (http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/) zalantza
egiten du: batetik, «espres 1 izond. 2 adb.» ematen du, baina gero
«espresuki adb.», ez «espreski»!
Ereduzko Prosak
(http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html), berriz,
28 «espresa» ageri ditu (liburuetan 23, eta horietatik bakarra EZ da
trenari buruzkoa, beste guztiak «tren espresa» dira), batere
«espresu(a)»-rik ez; 63 «espreski» eta «espresuki» 159.
Zalantza, beraz, bazterrik bazter.
Zergatik ez bilatu beste bide ezbai gutxiagokoren bat, esan nahi den
hura zehazki esanda, jakina?
DRAEk dio:
expreso, sa.(Del lat. expressus, part. de exprimĕre).1. adj. Claro,
patente, especificado.2. m. tren expreso.3. m. Correo extraordinario
despachado con una noticia o aviso determinado.4. adv. m. ex profeso.
Hor dugu «berariaz(ko)». Sarasolak honela definitzen du:
berariaz. nola adlag. 1571. 1. Delako ondorioa lortzeko asmoz, ez
oharkabez edo ustekabean. Ik. nahita, propio, apropos. Ura bota zioten,
ez dakigu berariaz ala ustekabean Berariaz egin. Biderik txarrenetatik
neraman berariaz, gaitz egitearren. Gizon hau, berariaz ari ez bada,
eroa duk. Adierazten den helburuaz soilik edo bereziki. Ant. bidenabar.
Lau Aldundiek euskara indartzeko berariaz sortutako erakundea. Esana
dago, berariaz esan ez bada ere, hizkuntza idatzia astiroago aztertu
dugula ahozkoa baino. 2. *1857, 1930 (G. er.) Txantxetan. BERARIAZKO.
izlag. 1733 Berariazko lege hausteak eta oharkabezkoak. Gai horiei
buruzko berariazko liburuen premia. Lan hori egiteko behar den
berariazko tresna. Ateratzeko baimen berariazkorik gabe.
Hitz zaharra da, baina gaur erabilera hedatu samarra duela dirudi:
Ereduzko Prosan, «berariaz» 165 bider ageri da, eta «berariazko» 47.
Adibide asko, gure «autorización expresa» horren oso-oso hurbilekoak
iruditzen zaizkit.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43ş 19' 12.8" N 1ş 57' 49.6" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago