[itzul] Baimen espresa?

Gari garikoitze a bildua euskalnet.net
Al, Aza 14, 21:11:45, CET 2005


Beren-beregi emandako  baimena.
----- Original Message ----- 
From: "Gotzon Egia" <gegia a bildua gipuzkoa.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, November 14, 2005 4:24 PM
Subject: Re: [itzul] Baimen espresa?


>> Hiztegi Batuan, "espresuki" adizlaguna eta "espres" izenondoa (2. adieran
>> adizlaguna) ditugu. Orduan, zerbait "espresuki baimentzen" denean, 
>> "baimen
>> espresa" ematen da (Googlen 40 inguru) ala "baimen espresua" (Googlen
>> 100dik gora)? Susmoa dut gune honetan gabiltzan guztiok ez dugula hautu 
>> bera egiten. Ados
>> jarriko bagina, mesede, ezta?
>
> Ez nuke zalantzarik egingo: «baimen espres(u)a» gaztelerazko «autorización 
> expresa» ordaintzeko sortua da.
>
> Hiztegi Batuak (http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua/) zalantza 
> egiten du: batetik, «espres 1 izond. 2 adb.» ematen du, baina gero 
> «espresuki adb.», ez «espreski»!
>
> Ereduzko Prosak 
> (http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html), berriz, 28 
> «espresa» ageri ditu (liburuetan 23, eta horietatik bakarra EZ da trenari 
> buruzkoa, beste guztiak «tren espresa» dira), batere «espresu(a)»-rik ez; 
> 63 «espreski» eta «espresuki» 159.
>
> Zalantza, beraz, bazterrik bazter.
>
> Zergatik ez bilatu beste bide ezbai gutxiagokoren bat, esan nahi den hura 
> zehazki esanda, jakina?
>
> DRAEk dio:
>
> expreso, sa.(Del lat. expressus, part. de exprimĕre).1. adj. Claro, 
> patente, especificado.2. m. tren expreso.3. m. Correo extraordinario 
> despachado con una noticia o aviso determinado.4. adv. m. ex profeso.
>
> Hor dugu «berariaz(ko)». Sarasolak honela definitzen du:
>
> berariaz. nola adlag. 1571. 1. Delako ondorioa lortzeko asmoz, ez 
> oharkabez edo ustekabean. Ik. nahita, propio, apropos. Ura bota zioten, ez 
> dakigu berariaz ala ustekabean Berariaz egin. Biderik txarrenetatik 
> neraman berariaz, gaitz egitearren. Gizon hau, berariaz ari ez bada, eroa 
> duk. Adierazten den helburuaz soilik edo bereziki. Ant. bidenabar. Lau 
> Aldundiek euskara indartzeko berariaz sortutako erakundea. Esana dago, 
> berariaz esan ez bada ere, hizkuntza idatzia astiroago aztertu dugula 
> ahozkoa baino. 2. *1857, 1930 (G. er.) Txantxetan. BERARIAZKO. izlag. 1733 
> Berariazko lege hausteak eta oharkabezkoak. Gai horiei buruzko berariazko 
> liburuen premia. Lan hori egiteko behar den berariazko tresna. Ateratzeko 
> baimen berariazkorik gabe.
>
> Hitz zaharra da, baina gaur erabilera hedatu samarra duela dirudi: 
> Ereduzko Prosan, «berariaz» 165 bider ageri da, eta «berariazko» 47. 
> Adibide asko, gure «autorización expresa» horren oso-oso hurbilekoak 
> iruditzen zaizkit.
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43ş 19' 12.8" N 1ş 57' 49.6" W
>
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago