[itzul] sopranista
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Al, Aza 14, 18:49:26, CET 2005
Ea ba, nik musikaz ez dakit ezer, badaezpada.
Dirudienez, eta Txemak esan duen bezala, 'sopranista' esaten zaio
soprano-ahotsean kantatzen duen gizonezkoari. Berez, sopranoa emakume eta
haurren ahotsik altuena da. Gizonezkoen ahotsetan ez dago sopranorik, baina
ahots horretan kantatzen duen gizonezkoari 'sopranista' deritzo, antza.
Gizon irenduak izan ohi ziren, antzina. Ingelesez 'sopranist' eta frantsesez
'sopraniste' ageri da hiztegietan, eta 'sopranista' italieraz. Gaztelaniazko
hiztegi orokorretan ez da ageri, baina 'sopranista' erabili egiten da,
Googlek erakusten duen bezala.
Datu horiek ikusita, ez dut arazorik ikusten euskaraz 'sopranista'
mailegatzeko, 'artista', 'autista', 'dentista', 'flautista' eta abar
mailegatu diren modu berean.
Alfontso
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de L. Azkune
Enviado el: lunes, 14 de noviembre de 2005 18:07
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] sopranista
Bai baina kontua da egitarauan bereizi egiten direla bi soprano eta
"sopranista" bat
Laxaro
----- Original Message -----
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, November 14, 2005 6:03 PM
Subject: RE: [itzul] sopranista
> RAEren arabera, 'soprano', besteak beste, hau da: <Persona que tiene voz
de
> soprano.>
> Euskaraz ere 'soprano', kategoriaz, izena eta izenondoa da
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de L. Azkune
> Enviado el: lunes, 14 de noviembre de 2005 17:54
> Para: ITZUL
> Asunto: [itzul] sopranista
>
>
> Norbaitek ba al daki zer den "sopranista" hitza? RAEk ere ez du ezagutzen.
> Euskaraz emateko "sopranista" ez den beste ordainik ba ote luke?
> Laxaro
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago