[itzul] LEGE-AIPUAK

Alberto Martinez de la Cuadra itzultz.zamudio a bildua bizkaia.org
As, Aza 22, 13:57:46, CET 2005


Jon Agirrek aipatutako a) aukeraren alde eginez gero (jatorrizko testua
idaztea), letra etzanaren ordez, letra normala erabili ohi da, testua
luzea denean (hiru lerrotik gorakoa denean, esaterako).

Martínez de Sousaren arabera, berriz, kasu guztietan erabili behar da
letra normala, aipua luzea izan nahiz ez izan, eta aipuaren hurrengo
(parentesi artean) edo orri oineko ohar batean itzulpena eman behar da.

Aipua luzea bada, beste lerrokada batean edo batzuetan idazten da eta
letra tamaina txikiagoa eta sangria erabil daitezke. Horrelakoetan
kakotxak ken daitezke.

Alberto




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago