[itzul] "Barne sustapena" eta "barne igoera"

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ost, Aza 23, 14:10:32, CET 2005


Iepa, Patxi!

Gure lan talde honetan bi ordain horiekin ibili gara, baina uste dut "barne igoera" horren alde gaudela. Konparazio baterako, Nafarroako Gobernuaren organigraman finkatua dugu "Sarrera eta Barne Igoera Zerbitzua" (Servicio de Ingreso y Promoción).

Jeneralean, "promoción interna" aukeraren bidez, administrazioan behinik behin, maila jakin bati (B, C, D edo E mailari) atxikia dagoen langileari aukera ematen zaio goiko mailara pasatzeko, baldintza batzuk betez gero.
"Jeneralean" diot, uste baitut ez dela beti-beti hala izaten, eta litekeena dela maila bereko baina bertze lanpostu batera pasatzeko aukera ematea. Hortik erran liteke ez dela beti "igoera" izaten.

Baina niri "sustatu" ere ez zait egokia iruditzen. Zer edo nor sustatzen da?

Eskura ditugun hiztegi gehienek, ustez, "barne sustapen" ematen dute, eta, tira, beharbada hori hartu beharko dugu denok! Baina argigarriak iruditzen zaizkit "Lan Zuzenbideko Hiztegia" delakoan, elkarren ondoan heldu diren bi fitxa hauek:
-promoción de empleo: enplegua sustatze; enplegu-sustapen
-promoción profesional: lanbidean aurreratze; lanbideko aitzinatze

Sobera ongi ezagutzen ez dudan putzuan sartzeak beldur pixka bat ematen dit, baina gaztelaniaz "promoción" horren gibelean hortxe ditugu "promover" eta "promocionar", ez?. Eta adiera bat baino gehiago. Nik uste dut honako "promoción" hau, Espainiako Akademiaren Hiztegiko "Elevación o mejora de las condiciones de vida, de productividad, intelectuales" adierari dagokiola. Eta horrentzat, aukeran, "igoera" hurbilago ikusten dut "sustapen" baino.

Honelaxeko kontuak! Ea zer dioen jendeak!

Mikel Taberna





-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Patxi Petrirena
Enviado el: miércoles, 23 de noviembre de 2005 12:12
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] "Barne sustapena" eta "barne igoera"

Administrazioan lanpostuak betetzeko modu hori, "promoción interna"
deritzona gaztelaniaz, "barne sustapen" ikusi dut orain arte ia beti, baina
lehengo aldian "barne igoera" ikusi nuen, eta zer pentsatua eman zidan.
Nola dago kontua?
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago