[itzul] "Barne sustapena" eta "barne igoera"

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Aza 24, 08:29:22, CET 2005


Ez dakit lagungarria gertatuko zaizuen, baina gu eskumenen inguruko
datu-base bat euskaratzen ibili gara eta "promoción" euskaratzeko Mikelek
proposatu duen bidetik jo genuen. 

Hemen duzue euskaratu behar genuen pasartea, eta euskaratzeko guk egindako
proposamena:

"d) El nombramiento, traslado, promoción perfeccionamiento y movilidad del
personal docente y no docente, adscrito a los Centros y servicios
transferidos."
 
"Eskualdatutako ikastetxe eta zerbitzuetako irakasleak eta irakasleak ez
diren gainerako langileak izendatu eta lekuz aldatzea, eta haiek
lan-mailetan gora egiteaz, hobekuntzaz eta mugikortasunaz arduratzea."

Ikus dezakezuenez, "promocion" esateko "lan mailetan gora egitea" proposatu
izan dugu.

Ondo izan. Zelai



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago