[itzul] eposta?
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Aza 28, 13:45:25, CET 2005
· Euskaraz <<e-posta>> (<<e-X>>, oro har) ez da ezeren laburtzapena:
"elektra-X", "elektro-X", "elektronika-X", edo asma litekeen beste edozein,
okerrak dira formaz eta kontzeptuz.
· Hizkuntza bakoitza, hizkuntza horren erabiltzaileak -hobeto
esanda- libre dira nahi dutena egiteko, baina ez dezatela uztarririk ezarri
beste inoren lepoan. Zergatik ibili behar dugu euskal hiztunok ingeles
hiztunen hizkuntza-ekonomiaren kontrako joeraren atzetik? Gaur egun
<<posta>>, <<mezu>>, <<helbide>> eta hainbeste gauza esaten ditugunean,
ulertutzat ematen dugu <<elektroniko>> daukatela atzetik. Zertarako
esplizitazio antiekonomikoak? Ez denbora asko barru, sekulako esplizitazioak
eta azalpenak egin beharko ditugu etxeko helbidea (herria, kalea...)
galdetzeko. Zer dela eta hasi behar dugu joera naturalari kontra egiten?
· Alderdi grafikoari dagokionez, ez dakit zer daukan txarrik
euskaraz <<el.>> jartzeak, zeozelako premia badago: <<helbide el.>>, <<posta
el.>>... Nik mila bider erabili izan dut <<helb. el.>> formulario, fitxa eta
abarretan.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago