[itzul] e-posta, e-Gipuzkoa, e-ikaskuntza
Mikel Morris
mmorris a bildua euskalnet.net
Al, Aza 28, 14:07:20, CET 2005
Benetan, gai hau duela urte asko eztabaidatu zen. Hala ere, egun, e-
posta leku guztietan ikusten da. Turkiera euskararen antzekoa da,
egitura aldetik, neurri handi batean behintzat, eta e-posta esaten
dute inolako arazorik gabe. Euskarak ezin ote du?
Elektra-x, elektro-x, e.a. okerrak dira formaz eta kontzeptuaz ote?
Baina nola azaltzen duzu e-Gipuzkoa, e.a.? Ez, "e-" aurrizkia oso
egokia eta euskal hiztunek hartu izan dute. Helbide el. hori, ordea,
beno, oso bitxia da eta ez da zabalduko. Esan bezala, gai hau
gaindituta dago. "E-" aurrizki hori sustraituta dago dagoeneko.
On 05-aza-28, at 13:45, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:
>
> · Euskaraz <<e-posta>> (<<e-X>>, oro har) ez da ezeren
> laburtzapena:
> "elektra-X", "elektro-X", "elektronika-X", edo asma litekeen beste
> edozein,
> okerrak dira formaz eta kontzeptuz.
>
> · Hizkuntza bakoitza, hizkuntza horren erabiltzaileak -hobeto
> esanda- libre dira nahi dutena egiteko, baina ez dezatela
> uztarririk ezarri
> beste inoren lepoan. Zergatik ibili behar dugu euskal hiztunok ingeles
> hiztunen hizkuntza-ekonomiaren kontrako joeraren atzetik? Gaur egun
> <<posta>>, <<mezu>>, <<helbide>> eta hainbeste gauza esaten
> ditugunean,
> ulertutzat ematen dugu <<elektroniko>> daukatela atzetik. Zertarako
> esplizitazio antiekonomikoak? Ez denbora asko barru, sekulako
> esplizitazioak
> eta azalpenak egin beharko ditugu etxeko helbidea (herria, kalea...)
> galdetzeko. Zer dela eta hasi behar dugu joera naturalari kontra
> egiten?
>
> · Alderdi grafikoari dagokionez, ez dakit zer daukan txarrik
> euskaraz <<el.>> jartzeak, zeozelako premia badago: <<helbide
> el.>>, <<posta
> el.>>... Nik mila bider erabili izan dut <<helb. el.>> formulario,
> fitxa eta
> abarretan.
>
> Asier Larrinaga
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago