[itzul] e-mail hitza/terminoa

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Aza 29, 11:31:21, CET 2005


Hain zuzen, gai honexekin estreinatu nuen Itzul foroa hasi berria zenean (ez
dakit postarian bilaketak egiten, baina eskertuko nuke norbaitek aterako
balit).

Mikelek dioenez, "...egia esan, "electronic mail " ia ez da inoiz idazten,
eta praktikan ez da inoiz esaten, barregarriarena egiteko ez baldin bada".

Eta hortxe dago gakoa, euskaraz, ingelesez ez bezala, "Emadazu e-posta"
esaten duenak egiten duela barregarrikeria galanta; ez, "emadazu helbide
elektronikoa" esaten duenak.

Bestalde, beste hizkuntzaren batean baliteke luzea iruditzea, baina
euskaldunari ez zaio gehiago kostatzen "helbide elektronikoa" esatea
"e-posta" esatea baino, "bizikleta" esatea "bizia" baino, "mesedez" esatea
"mese" esatea baino, "biberoia" "bibea" baino eta abar (horiek ere zabaltzen
ari direnak: mundu guztian baitaude esnobak edo afrusak... eta gurean
ederrenak).

Idazterakoan argi dago luzeagoa dena, baina, esapide bat laburtzeko, nork
asmatu duen galdetu behar dugu haren moduan egiteko?  Ala euskararen antzeko
egitura omen duen turkierak nola egiten duen? Ez. Geure hizkuntzan ditugun
arau eta baliabideez (ingelesez egin dutena azken batean) egin behar dugu
(Lehengoan ikusi nuen T 123456789 F 987654321 E jon a bildua ej.eus W www.ej.kom
moduko zerbait. Zenbakiek behar dute azalpenen bat baina besteek ez).

Azkenik,  e- aurrizki moduan erabiltzea marketinaren kontua da, elebitasun
egoera batean ekonomikoa (Bilbao Exhibition Centre erakusgunearen izenarekin
gertatu den fenomeno bera) bezain etxekaltea, eta ez da "elektronikoa"ren
laburdura, "Internet bidezkoa"rena baino.

Jon Agirre Garai
946075522







ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago