[itzul] e-mail hitza/terminoa

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
As, Aza 29, 10:56:45, CET 2005


Kaixo Asier,

Hasieran, "electronic mail" esaten zen baina laster "e. mail"   
bihurtu zen eta hortik" e-mail". "E-" hori, nonbait, aurrizki bihurtu  
da eta egun ikaragarri zabaldu da: adib. e-learning, e-business, e- 
fraud, e.a.

"E-mail" termino bat ote da? Beno, egia esan, "electronic mail " ia  
ez da inoiz idazten, eta praktikan ez da inoiz esaten,  
barregarriarena egiteko ez baldin bada. Gainera, "e-mail" hitza/ 
terminoa aditz bihurtu da: adib. I'll e-mail you the answer tomorrow.  
He e-mailed me back the reason why. E-mailing your condolences won't  
do the trick".  Jakina, ezin da esan "*I'll electronic mail you the  
answer" (baina bai esan liteke "I'll send you the answer via/by  
electronic mail", baina oso traketsa eta pedantikoa da). Gainera, "e- 
mail address"  (ia-ia inoiz "electronic mail address") esaten da  
batzuen "helbide elektronikoa" adierazteko (euskaraz ere "e-posta  
helbidea" ikusita daukat). Beraz, "e-mail" hitza, jatorriz, laburpena  
izan zen baina, aldez edo moldez, hitz bat bihurtu zaigu.

Nire uste apalean, grekozko atzizkiak jartzea zilegi baldin bada  
(metahizkuntza, ziberhizkuntza),  gaztelaniazko/erromantzezko  
aurrizkiak jartzea zilegi baldin bada (desegoki, kontrajarri),  
zergatik ezin da ingelesezko aurrizkiaren bat jarri? Internet mundua  
ingelesez asmatu, kudeatu, eta sortzen da. Beraz, ez da oso bidegabea  
"e-" aurrizkia onartzea. Argi eta garbi ikus daitekeenez, euskaldun  
askoren artean hori gertatu da dagoeneko .  Begiratu Google-n ea hori  
egia den ala ez. Denbora kontua da. Hemendik 20 urtetara, nahikoa  
arrunta eta onargarria izango delakoan nago.

Ondo izan

Mikel Morris


On 05-aza-29, at 10:20, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:

>
>     Atzoko mezuari erantsi behar izan nion puntua:
>
>     · Oso alboratuta daukagu baliabide erabilgarri bat: <<ziber->>
> aurrizkia. Interneten bidez "kudeatzen" / "erabiltzen" /  
> "gauzatzen" diren
> zerbitzuak izendatzeko oso egokia da: <<ziberbankua>>, <<ziberdenda>>,
> <<zibermezua>>...
>
>     Orain, galdera bat(zuk) Mikel Morrisentzat (gai honetaz nahikoa
> idatzi duenari atzera galdetzeko ausarkeria barkatuko didalakoan):
>
>     Ingelesez, <<e-mail>> termino bat da? Terminoa ez bada, zer da?  
> Zein
> hizkuntza aldaeratan erabiltzen da?
>
> Asier Larrinaga
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago