[itzul] e-mail hitza/terminoa

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
As, Aza 29, 11:37:40, CET 2005


	Eskerrik ako Mikeli bere azalpen zehatzagatik. Nik horrelako zerbait
nahi nuen, argudio hau azaltzeko:

	· Euskaraz, terminoak <<posta elektronikoa>> eta <<helbide
elektronikoa>> dira, ingelesezko <<electronic mail>> eta <<electronic mail
address>> terminoen parean.

	· Ez dira oso unitate lexiko erabilgarriak, ez euskaraz, ez
ingelesez, eta hiztunek erabilterrazago bihurtzen dituzte. Ingelesez
badakigu zelan egin duten.

	· Euskaraz, autonomia beharko genuke geure bideak urratzeko. Ahoz,
aurrekoan azaldu nuen bezala, hitzen ekonomia iruditzen zait gure jokabide
linguistikoan errotuen dagoena (badut hori esaterik?) (egia ote da?):
<<helbide>> huts-hutsik...

	· Idatziz, eta gutxieneko formaltasuna behar duten egoeretan
(formulario eta idazkietan...), terminotik ez oso urrun ibiltzea iruditzen
zait egokiena: <<helb. el.>> edo <<h. el.>>...

	· Alternatibak aintzat hartu behar dira. Beharbada, <<posta
elektroniko>>-ren ondoan <<ziberposta>> terminoa proposa liteke... Iruditzen
zait <<ziberX>> formako terminoak oso erraz bulgariza daitezkeela.

	· Hortik aurrera, mundua zabala da. Maileguak, jakina, existitzen
dira, eta ez noa ni eguneroko hizketatik erauztera. <<Emaila / imeila
bidaliko dizut>> zilegi da euskaraz. Batzuek <<imildu>> darabilte. Nigatik,
OK.

	· Baina ezergatik ere ezin dena da euskaraz termino bihurtu nahi
izatea <<email>> edo ingelesez darabiltzaten gainerako laburtzapenak, "berba
irregularrak" eta abar.

	· Euskaraz <<e->> horren atzean <<elektro->>... irakurri nahi
izateak ez dauka oinarririk, ez forma aldetik, ez kontzeptu aldetik.
Aurrizkitzat hartzea ere, ez dakit oso "ganorazkoa" den.

	· Edozelan ere, berriro diot euskaraz zilegi dela <<imeila bidaliko
dizut>> esatea, eta nik behintzat hala esaten segituko dut (<<mezua bidaliko
dizut>> ere esaten dut).

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago