[itzul] e-mail hitza/terminoa 2

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
As, Aza 29, 12:47:19, CET 2005


On 05-aza-29, at 11:37, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER wrote:

>
>     · Euskaraz, autonomia beharko genuke geure bideak urratzeko. Ahoz,
> aurrekoan azaldu nuen bezala, hitzen ekonomia iruditzen zait gure  
> jokabide
> linguistikoan errotuen dagoena (badut hori esaterik?) (egia ote da?):
> <<helbide>> huts-hutsik...
>
** Jakina, baina ba al dago autonomia hori? Beti salatu izan dut  
euskararen menpekeria frantses eta gaztelaniaren aurrean. Antza  
denez, kemen gehiago dago ingelesaren indarrari aurre egitea,  
gaztelania/franstesaren indarrari baino.
>     · Idatziz, eta gutxieneko formaltasuna behar duten egoeretan
> (formulario eta idazkietan...), terminotik ez oso urrun ibiltzea  
> iruditzen
> zait egokiena: <<helb. el.>> edo <<h. el.>>...
>
** Dena zilegi da, baina euskaldun hiztunek onartuko al dute? E- hori  
nahikoa finkatuta dagoela uste dut.
>     · Alternatibak aintzat hartu behar dira. Beharbada, <<posta
> elektroniko>>-ren ondoan <<ziberposta>> terminoa proposa liteke...  
> Iruditzen
> zait <<ziberX>> formako terminoak oso erraz bulgariza daitezkeela.
>
** Litekeena da, baina, azken batean, ez da esaten "cibercorreo" (nik  
dakidanez) edo "cybermail" edo "cyberposte". Beraz, ez du aurrera  
egingo euskaraz. "E-" hori, ordea, oso ezaguna da ... eta erraza.
>     · Hortik aurrera, mundua zabala da. Maileguak, jakina, existitzen
> dira, eta ez noa ni eguneroko hizketatik erauztera. <<Emaila / imeila
> bidaliko dizut>> zilegi da euskaraz. Batzuek <<imildu>> darabilte.  
> Nigatik,
> OK.
>
>     · Baina ezergatik ere ezin dena da euskaraz termino bihurtu nahi
> izatea <<email>> edo ingelesez darabiltzaten gainerako  
> laburtzapenak, "berba
> irregularrak" eta abar.
** Hizkuntzetan, dena zilegi da hiztunek hala onartzen badute.  
Thailandieraz, sanskrito eta palitik onartu dituzte hainbat termino,  
baina, hasieran behintzat, termino eta esapideok thailandieraren  
izaeraren kontrakoak ziren (sanskrito eta pali hizkuntza  
indoeuroparrak dira eta analitikoak, thailandiera, ordea,  
ezindoeuroparra eta txineraren antzekoa da egitura aldetik). Hala  
ere, mende mordo bat igarota, dena ederki moldatu da. Tibeteraz,  
berdin. Ez dut inolako arazorik ikusten
>
>     · Euskaraz <<e->> horren atzean <<elektro->>... irakurri nahi
> izateak ez dauka oinarririk, ez forma aldetik, ez kontzeptu aldetik.
> Aurrizkitzat hartzea ere, ez dakit oso "ganorazkoa" den.

* Zergatik ganorazkoa da "ziber" eta ez "e-"? Internetez ari gara, ez  
filologiaz.
>
>     · Edozelan ere, berriro diot euskaraz zilegi dela <<imeila  
> bidaliko
> dizut>> esatea, eta nik behintzat hala esaten segituko dut (<<mezua  
> bidaliko
> dizut>> ere esaten dut).
>
* Gainera, Jon Agirrek esan du "e-posta" bitxia dela euskara  
mintzatuan. Arrazoia duelakoan nago, baina, garai batean, "telebista"  
ere bitxikeria eta aldrebeskeria zen.  Hori ondotxo gogoratzen dut.  
Euskara ikasten hasi nintzenean (1979an), telebista esaten nuen  
(Kintanaren hiztegiagatik), baina herrian "telebisioa" (edo Lekarozen  
"telebisionea") esaten zen. Hala ere, ETB sortu zenean eta  
"telebista" mila mila aldiz esan eta gero, "telebista" finkatu zen.  
Gaztelaniaz ez dago "e-mail" esateko modu seriorik (emilio ez da  
termino serioa). Gaztelaniaz, "e-correo" esango balitz, seguraski "e- 
korreoa" esango lukete euskaldunek.  Termino bat, edozein termino  
dela ere, finkatu egiten da, mila aldiz errepikatuz gero.

Mikel Morris




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago